LibreOffice 7.3 laguntza
Hautatutako testua indize edo aurkibideko sarrera gisa markatzen du.
Indize-sarrera editatzeko, jarri kurtsorea indize-eremuaren aurrean eta aukeratu Editatu - Erreferentzia - Indize-sarrera...
Txertatu indize-sarrera elkarrizketa-koadroa irekita utz dezakezu sarrerak hautatu eta txertatzen dituzun bitartean.
Hautatu sarrera gehituko diozun indizea.
Dokumentuan hautatutako testua bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste hitz bat sar dezakezu indize-sarrerarentzat. Dokumentuan hautatutako testua ez da aldatzen.
Hemen sartu duzun hitzaren azpisarrera bihurtzen du uneko hautapena. Adibidez, "cold" hautatu eta "weather" sartzen baduzu 1. gako gisa, indize-sarrera "weather, cold" izango da.
Uneko hautapena 1. gakoaren azpi-azpisarrera bihurtzen du. Adibidez, "cold" hautatu eta "weather" sartzen baduzu 1. gako gisa eta "winter" 2. gako gisa, indize-sarrera "weather, winter, cold" izango da.
Sartu dagokion sarrerarentzako irakurketa fonetikoa. Adibidez, japonierako kanji hitz batek ahoskera bat baino gehiago baditu, sartu dagokion ahoskera katakana hitz gisa. Kanji hitza irakurketa fonetikoaren sarreraren arabera ordenatzen da. Aukera hori hizkuntza asiarrak onartzen badira bakarrik egongo da erabilgarri.
Hautatutako testua sarrera nagusi bihurtzen du indize alfabetiko batean. LibreOffice aplikazioak sarrera nagusiaren orrialde-zenbakia bistaratzen du indize sarreran formatua ez den beste formatu batean.
"X goiburukoa" (X = 1-10) paragrafo-formatua darabilten sarrerek automatikoki gehi daitezke aurkibidean. Indizeko sarreraren maila goiburuko-estiloaren eskema-mailarekin bat dator.
Aukera hori aurkibideentzat eta erabiltzaileak definitutako indize-sarrerentzat baino ez dago erabilgarri.
Dokumentuan hautatutako testuaren agerraldi guztiak markatzen ditu automatikoki. Goiburuko, orri-oin, marko eta epigrafeetako testua ez da sartzen.
Elkarrizketa-koadro honetan eskuz sartzen duzun sarrerarentzat ezin duzu funtzio hori erabili.
Testu-pasarte baten agerraldi guztiak indizean sartzeko, hautatu testua eta aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu, eta egin klik Bilatu denak botoian. Ondoren, aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Indize sarrera eta sakatu Txertatu.
Bilatu koadroan emandako karaktere zehatzarekin egiten du bat, maiuskulak edo minuskulak erabilita egon daitezkeen beste batzuei kasu egin gabe.
Bilaketa-testuaren berdin-berdinak diren hitz osoak edo gelaxkak bilatzen ditu.
Indize-sarrera bat markatzen du zure testuan.
Elkarrizketa-koadroa ixten du.
Sortu erabiltzaileak definitutako indize berria elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor indize pertsonalizatua sor dezakezu.
Sartu erabiltzaileak definitutako indize berriaren izena. Indize berria indize eta taula erabilgarrien zerrendari gehituko zaio.