Editatu eremuak (aldagaiak)

Editatu eremu-edukiak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu eremuak hautatutako eremuaren laster-menuan.


Mota

Hautatutako eremuaren mota erakusten du.

Hautatu

Mota zerrendan hautatutako eremu motarako dauden eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan eta sakatu Txertatu.

Formatua

Eremu bat data bat bistaratzen ari bada, orduan Formatua erabiliko da dataren, orduaren edo zenbakiaren itxura pertsonalizatzeko. Formaturik arruntenak 'Formatua' leihoan erakutsiko dira, edo egin klik 'Formatu gehigarriak' aukeran formatu pertsonalizatu bat definitzeko.

Ikusezina

Dokumentuko eremu-edukiak ezkutatzen ditu. Eremua marka gris mehe modura txertatzen da dokumentuan. Aukera hau 'Ezarri aldagaia' eta 'Erabiltzaile-eremua' eremu motetarako soilik dago erabilgarri.

Balioa

Sartu erabiltzaileak definitutako eremuan gehituko diren edukiak.

Aplikatu

Erabiltzaileak definitutako eremua Hautatu zerrendari gehitzen dio.

Aplikatu ikonoa

Aplikatu

Gezi-botoiak

Erabili gezi-botoiak mota bereko aurreko edo hurrengo eremura joateko dokumentuaren barruan.

Editatu

Ikusgai dagoenean, eremuko edukiak editatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Elkarrizketa-koadroa eremu motaren araberakoa da.

Emaguzu laguntza!