Baldintzak definitzea

Baldintzak adierazpen logikoak dira, eta eremuen eta sekzioen bistaratzeak dokumentuan kontrolatzeko erabil ditzakezu. Ondoren adibideak eremuenak diren arren, sekzioei ere aplikatzen zaizkie.

Eremu mota hauentzako baldintzak defini ditzakezu:

  1. Baldintzapeko testua: A testua bistaratzen du baldintza egiazkoa bada, edo B testua baldintza faltsua bada.

  2. Ezkutuko testua: eremuaren edukia ezkutatzen du baldintza egiazkoa bada.

  3. Ezkutuko paragrafoa: paragrafoa ezkutatzen du baldintza egiazkoa bada.

  4. Edozein erregistro eta hurrengo erregistroa: datu-baseen erregistroetarako sarbidea kontrolatzen du.

Baldintza bat definitzeko modurik errazena adierazpen logikoa zuzenean Baldintza koadro batean idaztea da, balio hauetako bat erabiliz:

TRUE (egiazkoa)

Baldintza beti betetzen da. 0 ez den edozein balio ere sar dezakezu baldintzapeko testu gisa.

FALSE (faltsua)

Baldintza ez da betetzen. 0 balioa ere sar dezakezu.


Ohar-ikonoa

Baldintza koadroa hutsik uzten baduzu, baldintza ez dela bete interpretatutako da.


Baldintza bat definitzean, erabili formulak definitzeko elementu berdinak, alegia, konparaziozko eragileak, funtzio estatistikoak eta matematikoak, zenbaki-formatuak, aldagaiak eta konstanteak.

Baldintza bat definitzean aldagai mota hauek erabil ditzakezu:

  1. Dokumentu-propietateen estatistikak erabiltzen dituzten aurrez definitutako LibreOffice aldagaiak

  2. "Ezarri aldagaia" eremuaren bidez sortzen diren aldagai pertsonalizatuak

  3. Erabiltzailearen datuetan oinarritutako aldagaiak

  4. Datu-baseko eremuen edukian oinarritutako aldagaiak

Barneko aldagaiak, hala nola orrialde- eta kapitulu-zenbakia, ezin dituzu erabili baldintza-adierazpenetan.

Baldintzak eta aldagaiak

Adibide hauetan "x" izeneko aldagaia erabiltzen da:

x == 1 or x EQ 1

Baldintza egiazkoa da "x" aldagaia 1 bada.

x != 1 or x NEQ 1

Baldintza egiazkoa da "x" aldagaia 1 ez bada.

sinx == 0

Baldintza egiazkoa da "x" aldagaia pi-ren multiploa bada.


Konparaziozko eragileak kateekin erabiltzeko, eragigaiak komatxo bikoitzen artean jarri behar dira:

x == "ABC" or x EQ "ABC"

"x" aldagaiak "ABC" katea duen (egiazkoa) edo ez (faltsua) egiaztatzen du.

x == "" or x EQ ""

or

!x or NOT x

"x" aldagaiak kate hutsa duen egiaztatzen du.


Ohar-ikonoa

"berdin" konparaziozko eragilea bi berdin ikurrekin (==) adierazi behar da baldintzetan. Adibidez, "x" aldagaia 1 balioarekin definitzen baduzu, baldintza honela sar dezakezu: x==1.


Erabiltzaile-datuak

Erabiltzaile-datuak sartu ditzakezu baldintzak definitzen dituzunean. Zure erabiltzaile-datuak aldatzeko, aukeratu - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak. Erabiltzaile-datuok kate-formatuan sartu behar dira. Erabiltzaile datuen kontsultak egin ditzakezu "==" (EQ), "!=" (NEQ), edo "!"(NOT) erabilita.

Ondorengo taulan erabiltzaile-datuen aldagaiak eta haien esanahia erakusten da:

Aldagaia

Esanahia

user_firstname

Izena

user_lastname

Abizena

user_initials

Inizialak

user_company

Enpresa

user_street

Kalea

user_country

Herrialdea

user_zipcode

Posta-kodea

user_city

Herria

user_title

Titulua

user_position

Kokalekua

user_tel_work

Laneko telefono-zenbakia

user_tel_home

Etxeko telefono-zenbakia

user_fax

Fax-zenbakia

user_email

Helbide elektronikoa

user_state

State (ez dago LibreOffice bertsio guztietan)


Adibidez, paragrafo, testu edo sekzio bat "LM" inizialak dituen erabiltzailetik ezkutatzeko, sartu baldintza hau: user_initials=="LM".

Baldintzak eta datu-baseetako eremuak

Datu-baseetan edo datu-baseen eremuetan sartzeko baldintzak zehaztu ditzakezu. Adibidez, datu-basearen eremu baten edukia baldintza bidez egiazta dezakezu edo datu-basearen eremuak adierazpen logikoetan erabil ditzakezu. Ondoren taulan datu-baseak baldintzetan erabiltzeari buruzko adibide batzuk erakusten dira:

Adibidea:

Esanahia

Datu-basea.Taula.Enpresa

Datu-basea.Taula.Enpresa NEQ ""

Datu-basea.Taula.Enpresa != ""

Baldintza egiazkoa da ENPRESA eremua hutsik ez badago. (Lehenengo adibidean, ez da behar eragilerik.)

!Datu-basea.Taula.Enpresa

NOT Datu-basea.Taula.Enpresa

Datu-basea.Taula.Enpresa EQ ""

Datu-basea.Taula.Enpresa ==""

TRUE (egiazkoa) itzultzen du ENPRESA eremua hutsik badago.

Datu-basea.Taula.Enpresa ==""

Datu-basea.Taula.Enpresa NEQ ""

TRUE (egiazkoa) itzultzen du ENPRESA eremuko uneko sarrera "Sun" ez bada. (Harridura-markak NOT logikoa ordezkatzen du.)

Datu-basea.Taula.Izena AND Datu-basea.Taula.Izena

TRUE (egiazkoa) itzultzen du erregistroak izena eta abizena baditu.


Ohar-ikonoa

Kontuan hartu NOT boolearra "!" eta ezberdina "!=" (NEQ) konparaziozko eragilea ez direla berdinak.


Baldintza batean datu-basearen eremuari egiten badiozu erreferentzia, erabili Databasename.Tablename.Fieldname formatua. Izenetako batek eragilea den karakterea badu, esaterako, minus ikurra (-), jarri izena kortxete artean, adibidez: Databasename.[Table-name].Fieldname. Inoiz ez erabili zuriunerik eremu-izenetan.

Adibidea: datu-basearen eremu hutsa ezkutatzea

Eman dezagun eremu hutsa ezkutatzen duen baldintza sortu nahi duzula, adibidez, datu-erregistro batzuetan COMPANY eremua hutsik badago.

Hautatu Ezkutuko paragrafoa zerrendako sarrera, eta idatzi honako baldintza: Addressbook.Addresses.Company EQ ""

edo idatzi

NOT Addressbook.Addresses.Company

ENPRESA datu-basearen eremua hutsik badago, baldintza egiazkoa da eta paragrafoa ezkutatu egingo da.

Ohar-ikonoa

Ezkutuko paragrafoak pantailan bistaratzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Ikusi eta garbitu Ezkutuko paragrafoak kontrol-laukia.


Eremutarako baldintzen adibideak

Ondorengo adibideetan baldintzapeko testu-eremua erabiltzen da, nahiz eta baldintzetara estekatu daitezkeen eremuen kasuan ere aplika daitezkeen. Baldintzetarako erabiltzen den sintaxia Ezkutuko testua, Ezkutuko paragrafoa, Edozein erregistro edo Hurrengo erregistroa eremuentzat ere erabil daiteke.

Orrialde kopuruan oinarritutako baldintzapeko testua bistaratzeko:

  1. Aukeratu Txertatu - Eremuak - Eremu gehiago, eta egin klik Funtzioak fitxan.

  2. Mota zerrendan, sakatu "Baldintzapeko testua".

  3. Baldintza koadroan, idatzi "page == 1".

  4. Orduan koadroan, idatzi "Orrialde bakarra dago".

  5. Edo koadroan, idatzi "Hainbat orrialde daude".

  6. Egin klik Txertatu botoian, eta gero, Itxi botoian.

Erabiltzaileak definitutako aldagaietan oinarritutako baldintzapeko testua bistaratzeko

  1. Aukeratu Txertatu - Eremuak - Eremu gehiago, eta egin klik Aldagaiak fitxan.

  2. Mota zerrendan, sakatu "Ezarri aldagaia".

  3. Izena koadroan, idatzi "Irabazia".

  4. Balioa koadroan, idatzi "5000".

  5. Sakatu Txertatu.

  6. Egin klik Funtzioak fitxan, eta ondoren, sakatu Mota zerrendako "Baldintzapeko testua".

  7. Baldintza koadroan, idatzi "Irabazia < 5000".

  8. Orduan koadroan, idatzi "Helburua ez da bete".

  9. Edo koadroan, idatzi "Helburua bete da".

  10. Sakatu Txertatu.

"Irabazia" aldagaiaren edukia editatzeko, egin klik bikoitza aldagaiaren eremuan.

Datu-basearen eremuaren edukian oinarritutako baldintzapeko testua bistaratzeko:

Adibide honen lehen zatiak zuriunea txertatzen du "Izena" eta "Abizena" eremuen artean, eta bigarren zatiak eremuaren edukian oinarritutako testua txertatzen du. Adibide horretarako helbidearen datu-iturburua LibreOffice aplikazioaren bidez erregistratu behar da.

  1. Aukeratu Txertatu - Eremuak - Eremu gehiago, eta egin klik Datu-basea fitxan.

  2. Mota zerrendan, sakatu "Posta-konbinazioko eremuak".

  3. Datu-basearen hautapena koadroan, egin klik bikoitza helbide-liburu batean, eta sakatu "Izena", eta ondoren, Txertatu. Gauza bera egin "Abizena" kasuan.

  4. Dokumentuan, jarri kurtsorea bi eremuren artean, sakatu zuriune-barra eta itzuli Eremuak elkarrizketa-koadrora:

  5. Egin klik Funtzioak fitxan, eta ondoren, sakatu Mota zerrendako "Baldintzapeko testua".

  6. Baldintza koadroan, idatzi: "Helbide-liburua.helbideak.izena".

  7. Orduan koadroan, sartu zuriunea eta utzi Edo koadroa hutsik.

Orain baldintza bat erabil dezakezu Izena eremuaren edukian oinarritutako testua txertatzeko.

  1. Eremuak elkarrizketa-koadroan, egin klik Funtzioak fitxan.

  2. Mota koadroan, sakatu "Baldintzapeko testua".

  3. Baldintza koadroan, idatzi: Helbide-liburua.helbideak.izena== "Mikel"

  4. Orduan koadroan, idatzi "Adiskide hori".

  5. Orduan koadroan, idatzi "Adiskide hori".

  6. Sakatu Txertatu.

Emaguzu laguntza!