LibreOffice 24.8 laguntza
Dokumentuan klik eginez ireki eta edita dezakezun testu-eremua txertatzen du. Sarrera-eremuak testuentzat erabil ditzakezu, edo aldagaiei beste balio bat emateko.
Dokumentuan sarrera-eremuen edukia aldatzeko, egin klik aldatu nahi duzun eremuan eta editatu testua elkarrizketa-koadroaren beheko koadroan.
Koadro honek Eremuak elkarrizketa-koadroko Funtzioak edo Aldagaiak fitxako Erreferentzia koadroan sartutako izena bistaratzen du. Azpiko koadroak eremuaren edukiak bistaratzen ditu.
Dokumentuko hurrengo sarrera-eremura joaten da. Botoi hori erabilgarri egongo da kurtsorea zuzenean sarrera-eremu baten aurrean kokatu eta ⇧+Ctrl+F9 sakatzen duzunean.