Etiketa bereziak

Eremuak dituen dokumentu bat HTML dokumentu gisa gordetzen baduzu, LibreOffice aplikazioak automatikoki bihurtzen ditu data, ordua eta DokInformazioa eremuak HTML etiketa berezi. Eremuaren edukia bihurtutako eremuen HTML etiketa irekien eta itxien artean txertatzen da. HTML etiketa berezi horiek ez datoz bat HTML etiketa estandarrekin.

LibreOffice Writerreko eremuak <SDFIELD> etiketaren bidez identifikatzen dira HTML dokumentuetan. Eremu bereziaren mota, formatua eta izena HTML etiketa irekian sartzen dira. HTML iragazkiak ezagutzen duen eremu-etiketaren formatua eremu motaren arabera dago.

Data eta orduaren eremuak

"Data" eta "Ordua" eremuentzat, TYPE parametroa DATETIME da. Data eta orduaren formatua SDNUM parametroaren bidez zehazten da, adibidez, datarentzat DD:MM:YY, eta orduarentzat HH:MM:SS.

Data- eta ordu-eremu finkoetan, data edo ordua SDVAL parametroaren bidez zehazten da.

Ondorengo taulan LibreOffice aplikazioak eremu gisa ezagutzen dituen data eta orduaren HTML etiketa berezien adibideak erakusten dira:

Eremuak

LibreOffice etiketa

Data finkoa da

<SDFIELD TYPE=DATETIME SDVAL="35843,4239988426" SDNUM="1031;1031;DD/MM/YY">17/02/98</SDFIELD>

Data aldakorra da

<SDFIELD TYPE=DATETIME SDNUM="1031;1031;DD/MM/YY">17/02/98</SDFIELD>

Ordua finkoa da

<SDFIELD TYPE=DATETIME SDVAL="35843,4240335648" SDNUM="1031;1031;HH:MM:SS">10:10:36</SDFIELD>

Ordua aldakorra da

<SDFIELD TYPE=DATETIME SDNUM="1031;1031;HH:MM:SS">10:10:36</SDFIELD>


DokInformazioaren eremuak

DokInformazioaren eremuentzat, TYPE parametroa DOCINFO da. SUBTYPE parametroak eremu mota zehatza bistaratzen du, adibidez, "Sortze-data" DokInformazioaren eremuarentzat, SUBTYPE=CREATE. Data eta Ordua DokInformazioaren eremuentzat, FORMAT parametroa DATE edo TIME da, eta SDNUM parametroak erabiltzen den zenbaki-formatua adierazten du. SDFIXED parametroak adierazten du DokInformazioaren eremuaren edukia finkoa den edo ez.

Data- edo ordu-eremu finkoaren edukia SDVAL parametroaren berdina da, bestela, SDFIELD HTML etiketen artean aurkitzen den testuaren berdina da edukia.

Ondorengo taulan LibreOffice aplikazioak eremu gisa ezagutzen dituen DokInformazioaren HTML etiketa berezien adibideak erakusten dira:

Eremuak

LibreOffice etiketa

Deskribapena (eduki finkoa)

<SDFIELD TYPE=DOCINFO SUBTYPE=COMMENT SDFIXED>Deskribapena</SDFIELD>

Sortze-data

<SDFIELD TYPE=DOCINFO SUBTYPE=CREATE FORMAT=DATE SDNUM="1031;1031;QQ YY">98ko 1. hiruhilekoa</SDFIELD>

Sortze-ordua (eduki finkoa)

<SDFIELD TYPE=DOCINFO SUBTYPE=CREATE FORMAT=TIME SDVAL="0" SDNUM="1031;1031;HH:MM:SS AM/PM" SDFIXED>03:58:35 PM</SDFIELD>

Aldatze-data

<SDFIELD TYPE=DOCINFO SUBTYPE=CHANGE FORMAT=DATE SDNUM="1031;1031;NN DD MMM, YY">Mo 23 Feb, 98</SDFIELD>


Emaguzu laguntza!