Funtzioak

Hautatzen duzun eremu motaren arabera, funtzio batzuentzako baldintzak eslei ditzakezu. Adibidez, klik egitean makro bat exekutatzen duen eremua defini dezakezu, edo baldintza bat betetzean ezkutatzen den eremua. Beharrezkoa denean, dokumentuan grafikoak, taulak, markoak edo beste objektu batzuk txertatzen dituzten leku-marken eremuak defini ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - Funtzioak fitxa


Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu.

Mota

Esanahia

Baldintzapeko testua

Testua txertatzen du baldintza jakin bat betetzean. Adibidez, sartu "sun eq 1" Baldintza kodroan. Ondoren, sartu "sun" aldagaia "1" denean txertatzea nahi duzun testua Orduan koadroan. Nahi izanez gero, baldintza hori betetzen ez denean bistaratzea nahi duzun testua ere sar dezakezu Bestela koadroan. "sun" aldagaia definitzeko, egin klik Aldagaiak fitxan, hautatu "Ezarri aldagaia", idatzi "sun" Izena koadroan eta haren balioa Balioa koadroan.

Sarrera-zerrenda

Zerrenda bateko elementu bat bistaratzen duen testu-eremu bat txertatzen du. Elementuak gehitu, editatu eta kendu daitezke, eta zerrendan duten ordena aldatu dakieke. Egin klik dokumentuko Sarrera-zerrenda eremuan edo sakatu +⇧+F9 lasterbidea Aukeratu elementua elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Sarrera-eremua

Testu-eremua txertatzen du, eta hori irekitzeko bertan klik egin besterik ez duzu. Bistaratutako testua alda dezakezu.

Exekutatu makroa

Klik egitean makroa exekutatzen duen testu-eremua txerta dezakezu. Eremuari makro bat esleitzeko, egin klik Makroa botoian.

Leku-marka

Leku-markaren eremua txertatzen du dokumentuan, adibidez, grafikoentzat. Dokumentuko leku-markaren eremu batean klik egitean, falta den elementua txertatzeko eskatuko zaizu.

Ezkutuko testua

Zehaztutako baldintza betetzen denean ezkutuan geratzen den testu-eremu bat txertatzen du. Funtzio hau erabiltzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Ikusi eta garbitu Ezkutuko testua kontrol-laukia.

Ezkutuko paragrafoa

Zehaztutako baldintza betetzen denean paragrafo bat ezkutatzen du. Funtzio hau erabiltzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Ikusi eta garbitu Ezkutuko paragrafoak kontrol-laukia.

Konbinatu karaktereak

Gehienez 6 karaktere konbinatzen ditu, eta karaktere bakar gisa aritzen dira. Eginbide hori erabilgarri egoten da letra-tipo asiarrak onartzen direnean.


note

Ondorengo eremuak txertatzeko, dagokion eremu motak hautatuta egon behar du Mota zerrendan.


Formatua

Funtzio-eremuetan, formatu-eremua motaren leku-markaren eremuetan bakarrik erabiltzen da. Hemen, formatuak leku-markak ordezten duen objektua zehazten du.

Baldintza

Baldintza bati estekatutako eremuentzat, sartu hemen irizpidea.

Orduan, Bestela

Sartu baldintza betetzean bistaratuko den testua Orduan koadroan, eta baldintza betetzen ez denean bistaratu beharrekoa Bestela koadroan.

Datu-baseko eremuak ere txerta ditzakezu Orduan eta Bestela koadroetan. Horretarako, erabili "databasename.tablename.fieldname" formatua.

note

Taula edo eremu-izena ez badago datu-base batean, ez da ezer txertatzen.


note

"databasename.tablename.fieldname" adierazpenean komatxoak gehitzen badituzu, adierazpena testu gisa txertatuko da.


Erreferentzia

Idatzi eremuan bistaratzea nahi duzun testua. Leku-markaren eremua txertatzen ari bazara, idatzi saguaren erakuslea eremu horretan kokatzean laguntza-iradokizun gisa bistaratzea nahi duzun testua.

Formatua

Hautatu eremuan klik egitean exekutatzea nahi duzun makroa.

Makro-izena

Hautatutako makroaren izena bistaratzen du.

Leku-marka

Idatzi leku-markaren eremuan agertzea nahi duzun testua.

Ezkutuko testua

Idatzi baldintza bat betetzean ezkutatzea nahi duzun testua.

Karaktereak

Sartu konbinatu nahi dituzun karaktereak. Gehienez 6 karaktere konbina ditzakezu. Aukera hori Konbinatu karaktereak eremu motarentzat bakarrik dago erabilgarri.

Balioa

Sartu hautatutako eremuarentzako balio bat.

Makroa

Makro-hautatzailea irekitzen du. Hor dokumentuan hautatutako eremuan klik egitean exekutatuko den makroa hauta dezakezu. Botoi hori "Exekutatu makroa" funtzio-eremuarentzat bakarrik dago erabilgarri.

Ondorengo kontrolak Sarrera-zerrenda eremuentzat bistaratzen dira:

Elementua

Sartu elementu berria.

Gehitu

Elementua zerrendari gehitzen dio.

Zerrendako elementuak

Elementuak zerrendatzen ditu. Goi-goiko elementua erakusten da dokumentuan.

Kendu

Hautatutako elementua zerrendatik kentzen du.

Eraman gora

Hautatutako elementua gora eramaten du zerrendan.

Eraman behera

Hautatutako elementua behera eramaten du zerrendan.

Izena

Sartu izen esklusiboa Sarrera-zerrendarentzat.

Aukeratu elementua

Elkarrizketa-koadro hori Sarrera-zerrenda eremuan klik egitean irekitzen da.

Aukeratu dokumentuan bistaratzea nahi duzun elementua, eta sakatu Ados.

Editatu

Editatu eremuak: funtzioak elkarrizketa-koadroa bistaratzen da, eta hor Sarrera-zerrenda edita dezakezu.

Hurrengoa

Uneko Sarrera-zerrenda ixten du eta hurrengoa irekitzen du, erabilgarri badago. Botoia ikusteko, ireki Aukeratu elementua elkarrizketa-koadroa +⇧+F9 erabilita.

Emaguzu laguntza!