LibreOffice 7.3 laguntza
Eremuak uneko dokumentuari buruzko informazioa sartzeko erabiltzen dira, adibidez, fitxategiaren izena, txantiloia, estatistikak, erabiltzailearen datuak, data eta ordua.
Dokumentuan eremu bat txertatzeko, lehenengo hautatu Mota, gero egin klik Hautatu zerrendan zein informazio-elementu txertatuko den aukeratzeko, eta azkenik sakatu Txertatu.
Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu.
Hautatutako eremu mota baterako txertatu daitekeen informazioa zerrendatzen du.
Hautatu zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, egin klik bikoitza eremuan.
Eremu bat data bat bistaratzen ari bada, orduan Formatua erabiliko da dataren, orduaren edo zenbakiaren itxura pertsonalizatzeko. Formaturik arruntenak 'Formatua' leihoan erakutsiko dira, edo egin klik 'Formatu gehigarriak' aukeran formatu pertsonalizatu bat definitzeko.
'Formatu gehigarriak' klikatzean, Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroa irekitzen da eta bertan formatu pertsonalizatu bat definitu daiteke .
'Kapitulu-zenbakia bereizlerik gabe' aukeratzen bada kapitulu-eremu baterako, aukeran kapitulu-zenbakietarako zehaztu diren bereizleak ez dira bistaratuko.
"Kapitulu-zenbakia" aukeratzen baduzu erreferentzia-eremuentzako formatu gisa, erreferentzia egiten zaion objektua duen kapitulu-izenburuaren zenbakia bakarrik bistaratzen da eremuan. Kapitulu-izenburuarentzako paragrafo-estiloa ez badago zenbakituta, eremua hutsik egongo da.
Data- eta ordu-eremuak HTML formatuan esportatzeko eta inportatzeko, LibreOffice aplikazioaren formatu bereziak erabiltzen dira.
Sartu bistaratu nahi den kapituluaren eskema-maila. Txertatutako eremuak azken paragrafotik hartutako balioa bistaratuko du, zehaztutako eskema-maila txertatutako eremuaren aurrean duela.
Sartu orrialde-zenbakiaren eremuari aplikatu nahi diozun desplazamendu-balioa, adibidez "+1".
Desplazamendua balioa 1 bada, uneko orrialde-zenbakia baino 1 gehiago den zenbaki bat bistaratuko du eremuak, baina zenbaki hori duen orrialde bat badago soilik. Dokumentuaren azken orrialdean eremu hori hutsik egongo da.
Uneko orrialde-zenbakia aldatu nahi baduzu, eta ez bistaratutako zenbakia, ez erabili Desplazamendu balioa. Orrialde-zenbakiak aldatzeko, irakurri Orrialde-zenbakiak gida.
Sartu data- edo ordu-eremuan aplikatu nahi duzun zuzenketa.