LibreOffice 24.8 laguntza
Ezarri gutun-azalarentzako inprimatze-aukerak.
Irakurri inprimagailuarekin batera etorritako dokumentazioa inprimagailua gutun-azalentzat konfiguratzeko. Inprimagailu-modeloaren arabera, gutunazalak ezkerrean, eskuinean edo erdian eta gora begira edo behera begira jarri beharko dira.
Gutun-azala horizontalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren ezkerreko ertzetik.
Gutun-azala horizontalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren erditik.
Gutun-azala horizontalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren eskuineko ertzetik.
Gutun-azala bertikalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren ezkerreko ertzetik.
Gutun-azala bertikalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren erditik.
Gutun-azala bertikalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren eskuineko ertzetik.
Inprimatzeko aldea gorantz begira dagoela hartzen du inprimagailu-erretilutik.
Inprimatzeko aldea beherantz begira dagoela hartzen du inprimagailu-erretilutik.
Sartu inprimatze-eremua zenbat desplazatu behar den eskuinerantz.
Sartu inprimatze-eremua zenbat desplazatu behar den behera.
Uneko inprimagailuaren izena bistaratzen du.
'Inprimagailuaren ezarpenak' elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor ezarpen osagarriak zehaztu ditzakezu, esaterako, paper-formatua eta -orientazioa.