LibreOffice 24.8 laguntza
Sartu gutun-azalean jartzeko hartzailearen eta itzultzeetarako helbideak. Helbide-eremuak datu-basetik ere txerta ditzakezu, adibidez, Helbideak datu-basetik.
Sartu hartzailearen helbidea. Koadro horretan klik egin eta datu-basea, taula eta eremu bat hauta ditzakezu. Ondoren, egin klik gezi-botoian eremua helbidean txertatzeko. Nahi izanez gero, formatua aplika diezaiokezu helbide-testuari, adibidez, lodia eta azpimarra.
Itzultze-helbide bat sartzen du gutun-azalean. Hautatu Bidaltzailea kontrol-laukia, eta ondoren sartu itzultze-helbidea. LibreOffice aplikazioak automatikoki txertatuko ditu zure erabiltzaile-datuak Bidaltzailea kutxan, baina zuk nahi duzun beste edozein datu sartu dezakezu.
Hautatu txertatu nahi dituzun helbide-datuak dituen datu-basea.
Hautatu txertatu nahi dituzun helbide-datuak dituen datu-baseko taula.
Hautatu txertatu nahi dituzun helbide-datuak dituen datu-basearen eremua, eta egin klik ezker-geziaren botoian. Datuak kurtsorea dagoen helbide-koadroan gehitzen dira.