LibreOffice 24.8 laguntza
Gutun-azalak sortzen ditu. Hiru fitxetan, hartzailea eta bidaltzailea, bi helbideen kokalekua eta formatua, gutun-azalaren tamaina eta orientazioa zehaztu ditzakezu.
Dokumentu berria sortu eta gutun-azala txertatzen du.
Gutun-azala dokumentuko uneko orrialdearen aurrean txertatzen du.
Egin klik gutun-azalaren orrian, uneko orri bihurtzeko.
Sakatu eskuineko botoiarekin "Gutun-azala" dioen egoera-lerroko eremua.
Orri-estilo batzuk erakusten dituen azpimenu bat irekitzen da.
Aukeratu 'Lehenetsia' orrialde-estiloa, azpimenua erabiliz.
Horrek "Gutun-azala" orrialde-formatu berezia kentzen du.
Ezabatu igorlearen eta hartzailearen markoak. Egin klik marko bakoitzaren ertzean eta sakatu Ezab tekla.