LibreOffice 7.5 laguntza
Kapitulu-zenbakia gehitzen dio epigrafe-etiketari. Eginbide hau erabiltzeko, lehenik eskema-maila bat esleitu behar zaio paragrafo-estilo bati, eta gero estilo hori aplikatu zure dokumentuko kapitulu-izenburuei.
Epigrafe-etiketei kapitulu-zenbakiak gehitzen dizkiezunean, epigrafe-zenbakia berrezarri egiten da kapitulu-izenburu bat topatzen denean. Adibidez, 1. kapituluaren azken irudia "1.12 irudia" baldin bada, hurrengo kapituluko lehen irudia "2.1 irudia" izango da.
Hautatu epigrafe-etiketan gehitu beharreko kapitulu-mailen kopurua kapitulu-hierarkian, goitik beheran.
Sartu kapitulu-zenbakiaren eta epigrafe-zenbakiaren artean txertatu nahi duzun karakterea.
Karaktere-estiloa zehazten du.
Objektuaren ertza eta itzala epigrafearen markoan aplikatzen du.