LibreOffice 26.2 laguntza
Sekzioaren propietateak ezartzen ditu.
Idatzi sekzio berriaren izena. Lehenespenez, LibreOffice aplikazioak "X sekzioa" izena esleitzen die sekzio berriei. X elkarren ondoko zenbakia da.
Beste dokumentu bateko edukia edo beste dokumentu bateko sekzioa uneko sekzioan txertatzen du.
DDE esteka sortzen du. Hautatu kontro-lauki hori eta sartu erabili nahi duzun DDE komandoa. DDE aukera erabilgarri egongo da Esteka kontrol-laukia markatuta badago.
DDE komandoaren sintaxi orokorra hau da: "<Server> <Topic> <Item>". Zerbitzaria datuak dituen aplikazioaren DDE izena da. Topic Item-aren kokalekua da (normalean fitxategiaren izena), eta Item uneko objektua da.
Adibidez, LibreOffice aplikazioko abc.odt testu-dokumentutik "1sekzioa" izeneko sekzioa DDE esteka gisa txertatzeko, erabili komano hau: "soffice x:\abc.odt 1sekzioa". "abc.xls" izeneko Microsoft Excel kalkulu-orri batetik lehen gelaxkaren edukia txertatzeko, erabili komando hau: "excel x:\[abc.xls]Sheet1 z1s1". DDE esteka gisa ere kopiatu ditzakezu txertatu nahi dituzun elementuak, eta ondoren, aukeratu Editatu - Itsatsi berezia. Estekaren DDE komandoa ikusteko, hautatu edukia eta aukeratu Editatu - Eremuak.
Sartu txertatu nahi duzun fitxategiaren bide-izena eta fitxategi-izena, edo sakatu Arakatu botoia, fitxategia lokalizatzeko. DDE kontrol-laukia hautatuta badago, sartu erabili nahi duzun DDE komandoa.
Lokalizatu esteka gisa txertatu nahi duzun fitxategia, eta sakatu Txertatu.
Hautatu esteka gisa txertatu nahi duzun fitxategi-sekzioa.
Estekatutako sekzioak dituen dokumentua irekitzean, estekak eguneratzeko eskatuko zaizu.
Hautatutako sekzioa editatzea eragozten du.
Pasahitz batekin babesten du hautatuko sekzioa. Pasahitzak gutxienez 5 karaktere izan behar ditu.
Uneko pasahitza aldatzeko aukera ematen duen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Hautatutako sekzioa ez inprimatzeko ezkutatu eta babesten du. Ezkutuko sekzioen osagaiak grisez agertzen dira nabigatzailean. Sagua ezkutuko osagai baten gainean jartzen baduzu, "ezkutatuta" laguntza-iradokizuna bistaratzen da.
Sekzio bat ezin duzu ezkutatu orrialde, goiburuko, orri-oin, oin-ohar, marko edo taula-gelaxka baten eduki bakarra baldin bada.
Enter the condition that must be met to hide the section. A condition is a logical expression and must resolve to TRUE or FALSE.
For example, you can create the field variable x and set its value to 1. Then specify a condition based on this variable for hiding a section, such as: x EQ 1 to hide the section. If you want to display the section, set the value of the variable x to 0.
When using conditions based on database fields, always fully qualify the field by specifying it as Database_name.Table_name.Field_name.
Uneko dokumentua XForm dokumentua denean, area hori ikusiko duzu elkarrizketa-koadroan.
Hautatu aukera hori sekzioaren edukia editatzeko, nahiz eta dokumentua irakurtzeko moduan soilik irekita egon.