LibreOffice 7.1 laguntza
Eskuzko lerro-jauzia, zutabe-jauzia edo orrialde-jauzia txertatzen du kurtsorea dagoen lekuan.
Hautatu txertatu nahi duzun jauzi mota.
Uneko lerroa amaitzen du, eta kurtsorearen eskuinean aurkitutako testua hurrengo lerrora darama, paragrafo berria sortu gabe.
Lerro-jauzia txertatzeko beste modu bat ⇧+⏎ erabiltzea da.
Eskuzko zutabe-jauzi bat txertatzen du (zutabe anitzeko diseinuan), eta kurtsorearen eskuinean aurkitutako testua hurrengo zutabearen hasierara darama. Eskuzko zutabe-jauzia inprimatuko ez den ertz batekin adierazten da zutabe berriaren goialdean.
Txertatu zutabe-jauzia Ctrl+⇧+↵ sakatuta.
Eskuzko orrialde-jauzia txertatzen du, eta kurtsorearen eskuinera dagoen testua hurrengo orrialdearen hasierara eramaten du. Txertatutako orrialde-jauzia adierazteko, orrialde berriaren goian ez inprimatzeko ertza jartzen da.
Orrialde-jauzi bat txertatzeko beste modu bat ⌘Ctrl+⏎ erabiltzea da. Hala ere, hurrengo orrialdeari beste orrialde-estilo bat esleitu nahi bazaio, menu-komandoa erabili behar da orrialde-jauzia eskuz txertatzeko.
Hautatu eskuzko orrialde-jauziaren ondoren datorren orriaren orri-formatua.
Zuk zehaztutako orrialde-zenbakia esleitzen dio eskuzko orrialde-jauziaren ondoren dagoen orrialdeari. Aukera hori erabilgarri egongo da beste orrialde-estilo bat esleitzen badiozu eskuzko orrialde-jauziari jarraituko dion orrialdeari.
Sartu eskuzko orrialde-jauziaren ondoren datorren orriaren zenbakia.