Nabigazioa

Nabigatzaileko ikono horretan edo dokumentuaren leihoaren behean, eskuinean klik egiten baduzu, tresna-barra bat agertuko da, eta hor dokumentuko helburuen artean aukera dezakezu. Gora eta behera geziak erabil ditzakezu testu-kurtsorea dokumentuko aurreko edo hurrengo helburuan kokatzeko.

Egin klik gora botoian aurreko orrialdera edo objektura joateko.

Egin klik behera botoian hurrengo orrialdera edo objektura joateko.

Lehenespenez, beste sarrera bat ez baduzu aukeratu, gezi-botoiak dokumentuko aurreko edo hurrengo orrialdera joaten dira. Gezi-botoiak beltzak dira orrialdeetan arakatzen bazabiltza, eta urdinak dira beste objektu batzuetara joaten bazara.

Sarrerak Nabigatzailea hautapen-koadroan ageri direnekin bat datoz gehien bat. Beste helburu batzuk ere hautatu daitezke. Adibide bat abisuak dira, nabigatzaileko Ezarri abisua aukerarekin ezarri daitezkeenak. Honako aukera hauetako objektuetako bat hautatu daiteke Nabigatzailea tresna-barran: taula, markoa, grafikoa, OLE objektua, orrialdea, izenburua, abisua, marrazki-objektua, kontrol-eremua, sekzioa, laster-marka, hautapena, oin-oharra, oharra, indize-sarrera, taula-formula, taula-formula okerra.

Abisuen arteko nabigazioa haiek ezarri diren ordenaren araberakoa da.

Taulako formuletan, dokumentuko taulako formula guztietara joan zaitezke edo okerretara bakarrik. Formula okerretan, errorea sortzen duten formuletara bakarrik joaten zara. Programak ez ditu kontuan hartzen errore deribatuak dituzten formulak (formula okerrei erreferentzia egiten dietenak, alegia).

Nabigazioa tresna-barrarekin lan egitea

Ireki Nabigazioa tresna-barra nabigazioaren bistaratze-arearen goialdeko ezkerrean dagoen ikonoan klik eginda. Tresna-barra bere tokitik atera dezakezu hura arrastatu eta pantailara jareginda.

Egin klik arakatu nahi duzun objektu motaren ikonoan. Ondoren, egin klik "Aurreko objektua" edo "Hurrengo objektua" gezi-botoian. Botoi horien izenek hautatu duzun objektu mota adierazten dute. Testu-kurtsorea hautatzen duzun objektuaren gainean kokatuko da.

Iradokizun-ikonoa

LibreOffice zure hobespen espezifikoen arabera konfiguratu ahal duzu, dokumentu batean nabigatzeko. Hori egiteko, aukeratu Tresnak - Pertsonalizatu. Hainbat taula daude menuak, teklatu-sarrera edo tresna-barrak moldatzeko. Hainbat funtzio dituzte "Nabigatu" arean, dokumentuaren barnean nabigatzeko. Modu horretan, dokumentuaren indize-etiketetara joan daiteke "Hurrengo/Aurreko indize-etiketa" funtzioen bitartez.


Errepikatu bilaketa

Nabigazioa tresna-barrako Errepikatu bilaketa komandoaren bidez Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroarekin hasitako bilaketa errepika dezakezu. Horretarako, egin klik ikonoan. Korritze-barra bertikaleko gezi-botoi urdinek orain Jarraitu bilatzen beherantz eta Jarraitu bilatzen gorantz funtzioak betetzen dituzte. Gezietako baten gainean klik egiten baduzu, Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroan sartutako terminoa bilatzen jarraituko da.

Emaguzu laguntza!