LibreOffice 24.8 laguntza
Fitxategia HTML dokumentu modura gordetzen du, hura web-nabigatzaile batean ikusi ahal dadin. Orrialde bereizi bat sortzea aukeratu daiteke, zehaztutako izenburu-estiloa dokumentuan ager dadin. Aukera hori hautatzen bada, sortuko diren orri guztien estekak dituen orri bereizi bat ere sortuko da.
Fitxategi-izenari elkarren ondoko zenbakiak gehitzen zaizkio HTML dokumentu bat baino gehiago sortzen badira. HTML orrien tituluak goi-goiko kapitulu-izenburutik sortzen dira.
Hautatu HTML orri berria adierazteko erabili nahi duzun Izenburua paragrafo-estiloa. Aukera hori erabiltzeko, aplikatu Izenburua paragrafo-estilo bat paragrafoei dokumentuan orri berria hastea nahi duzun lekuan.