Sortu autolaburpena

Dokumentu aktiboko izenburuak eta elkarren ondoko paragrafo batzuk autolaburpeneko testu-dokumentu berri batean kopiatzen ditu. Autolaburpena erabilgarria da dokumentu luzeen ikuspegi orokorra lortzeko. Kapitulu-maila eta hor bistaratutako paragrafo kopuru batzuk zehaztu ditzakezu. Ezarpen horietako mailak eta paragrafoak ezkutatuta daude.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Bidali - Sortu Autolaburpena


Sartutako kapitulu-mailak

Sartu dokumentu berrian kopiatu beharreko kapitulu-mailen kopurua. Adibidez, 4 maila aukeratzen badituzu, 1. izenburutik 4. izenburura formateatutako paragrafo guztiak sartuko dira, Kapituluko paragrafoak aukeran zehaztutako segidako paragrafoen zenbakia barne.

Kapituluko paragrafoak

Izenburu bakoitzaren atzetik autolaburpenaren dokumentuan sartu beharreko elkarren ondoko gehieneko paragrafo kopurua zehazten du. Definitutako gehieneko kopurua bitarteko paragrafo guztiak sartzen dira izenburu-estiloko paragrafora iritsi arte.

Emaguzu laguntza!