Posta-konbinazioa

Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Horren bidez, gutun-ereduak inprimatu eta gorde ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Txertatu gutxienez helbideen datu-basearen eremu bat testu-dokumentu batean, ondoren hasi dokumentua inprimatzen. Erantzun "Bai" galderari, gutun-eredua inprimatu nahi baduzu.


Inprimatu bitartean, datu-basearen informazioak haiei dagozkien datu-basearen eremuak ordezten ditu (leku-markak). Datu-baseko eremuak txertatzeari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, jo Datu-basea fitxara Txertatu - Eremua - Eremu gehiago menuan.

Erregistroak

Gutun-ereduak inprimatzeko erregistro kopurua zehazten du. Gutun bat inprimatuko da erregistro bakoitzeko.

Denak

Datu-baseko erregistro guztiak prozesatzen ditu.

Hautatutako erregistroak

Datu-basean markatutako erregistroak bakarrik prozesatzen ditu. Aukera hori erabilgarri egoteko, datu-baseko erregistroak markatu behar dituzu.

Hemendik aurrera:

Zehaztu inprimatuko den lehen erregistroaren zenbakia.

Nora:

Zehaztu inprimatuko den azken erregistroaren zenbakia.

Irteera

Gutun-ereduak inprimagailura bidali edo fitxategi batean gorde behar diren zehazten du.

Inprimagailua

Gutun-ereduak inprimatzen ditu.

Fitxategia

Gutun-ereduak fitxategian gordetzen ditu.

Gorde dokumentu bakar gisa

Sortu datu-erregistro guztiak dituen dokumentu handi bat.

Gorde dokumentu indibidual gisa

Sortu dokumentu bana datu-erregistro bakoitzerako.

Sortu fitxategi-izena datu-basetik

Sortu fitxategi-izen bakoitza datu-base batean dauden datuetatik abiatuta.

Eremua

Satu-basean hautatutako eremuaren edukia gutun-ereduaren fitxategi-izen gisa erabiltzen du.

Bide-izena

Gutun-ereduak gorde behar diren lekuaren bide-izena zehazten du.

...

Hautatu bide-izena elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Fitxategi-formatua

Hautatu emaitza gisa lortuko den dokumentua biltegiratzeko fitxategi-formatua.

Gutun-ereduak sortzea

Posta-konbinazioko morroia

Posta-konbinazioko morroia abiarazten du gutun-ereduak sortzeko edo mezu elektronikoak bidaltzeko.

Emaguzu laguntza!