Tresnak
Erabili menu hau ikurren katalogoa irekitzeko eta editatzeko edo kanpoko formulak datu fitxategi gisa edo arbeletik inportatzeko. Programaren interfazea zure beharretara doi daiteke. Programaren aukerak ere alda ditzakezu.
Ikurrak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, formulan txertatu daitekeen ikur bat hautatu ahal izateko.
Komando horrek formulak inportatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Komando honek MathML arbelaren edukiak StarMath formatura bihurtzen ditu eta kurtsorearen uneko kokalekuan txertatzen ditu.
LibreOffice aplikazioaren menuak, laster-menuak, laster-teklak, tresna-barrak eta gertaerei esleitutako makroak pertsonalizatzen ditu.
Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.