Ikusi
Bistaratze-eskala ezartzen du eta ikusgai egongo diren elementuak definitzen ditu. Komandoak leihoan sartu daitezkeen komando gehienak saguarekin klik eginda ere atzitu daitezke, aukerarekin jadanik 'Elementuak' panela ireki bada.
LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du.
Formularen bistaratze-eskala % 25 handitzen du. Zoom-eskala egoera-barran bistaratzen da. Egoera-barrako laster-menuan ere alda dezakezu eskala. Laneko areako laster-menuak ere baditu zoom-aukerak.
Formulen bistaratze-eskala % 25 txikiagotzen du. Zoom-eskala egoera-barran bistaratzen da. Egoera-barrako laster-menuan ere alda dezakezu eskala. Laneko areako laster-menuan ere badaude zoom-aukerak.
Formula osoa bistaratzen du gehienezko tamainan, elementu guztiak sartu daitezen. Formula handitu edo txikitu egiten du formulako elementu guztiak laneko arean bistara daitezen. Uneko eskala egoera-barran bistaratzen da. Eskala-aukera erabilgarrien hautapena laster-menuaren bidez eskura daiteke. Laneko areako laster-menuan ere badaude eskala-komandoak. Eskala-komandoak eta ikonoak Math dokumentuetan daude eskuragarri, ez txertatutako Math objektuetan.
Komando horrek dokumentuaren leihoko formula freskatzen du.
Komandoak leihoan egiten diren aldaketak automatikoki freskatzen dira Freskatu ikuspegia automatikoki aktibatuta badago.
Aldatutako formula automatikoki freskatzen du. Aukera hori hautatzen ez baduzu, formula freskatzeko Ikusi - Freskatu aukeratu eta F9 sakatu beharko duzu.
Komando hori formulan txerta daitezkeen eragile, funtzio, ikur eta formatu-aukeren zerrenda da.
Leihoaren beheko ertzeko Egoera barra erakusten edo ezkutatzen du.
Writer edo Calc aplikazioen menuak eta tresna-barrak erakusten edo ezkutatzen ditu. Pantaila osoko modutik irteteko, egin klik Pantaila osoa botoian edo sakatu Esc tekla.