Menu honetako komandoak formulak editatzeko erabiltzen dira. Oinarrizko komandoez gain (adibidez, edukiak kopiatzekoak), LibreOffice Matheko berariazko funtzioak daude; adibidez, leku-markak edo erroreak bilatzea.
Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.
Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik Estandarra barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.