Menuak

Menu-barran LibreOffice Mathekin lan egiteko komando guztiak daude. Erabilgarri dauden eragile guztien zerrenda eta formula-dokumentuak eta haietan dauden objektuak editatzeko, ikusteko, antolatzeko, formateatzeko eta inprimatzeko komandoak daude. Menu-komando gehienak formulak sortzerakoan eta editatzerakoan baino ez daude erabilgarri.

Ohar-ikonoa

Landu nahi duzun dokumentuaren leihoak hautatuta egon behar du menu-komandoak erabiltzeko. Era berean, dokumentuko objektu bat hautatu behar duzu, objektuarekin asoziatutako menu-komandoak erabiltzeko.


Abisu-ikonoa

Menuak testuinguruaren araberakoak dira. Alegia, unean egiten ari zaren lanari dagozkion menu-komandoak bakarrik egongo dira erabilgarri. Kurtsorea testuan badago, testua editatzeko behar diren menu-komando guztiak egongo dira erabilgarri. Baina, esate baterako, dokumentu batean irudiak hautatu badituzu, irudiak editatzeko behar dituzun menu-komandoak jarriko zaizkizu eskura.


File

Opens the File menu.

Editatu

Menu honetako komandoak formulak editatzeko erabiltzen dira. Oinarrizko komandoez gain (adibidez, edukiak kopiatzekoak), LibreOffice Matheko berariazko funtzioak daude; adibidez, leku-markak edo erroreak bilatzea.

View

This menu contains commands to control the on-screen display of the document, change the user interface and access the sidebar panels.

Formatua

Menu honetan formulei formatua emateko komandoak daude.

Tresnak

Erabili menu hau ikurren katalogoa irekitzeko eta editatzeko edo kanpoko formulak datu fitxategi gisa edo arbeletik inportatzeko. Programaren interfazea zure beharretara doi daiteke. Programaren aukerak ere alda ditzakezu.

Window

Contains commands for manipulating and displaying document windows.

Laguntza

LibreOffice laguntza-sistema abiarazteko eta kontrolatzeko erabil dezakezu Laguntza menua.

Emaguzu laguntza!