LibreOffice 24.8 laguntza
Parentesi indibidualak ezar ditzakezu "left" eta "right" erabiliz, baina parentesien arteko distantzia ez da finkoa izango, argumentura egokitzen baitira. Bestalde, badago modu bat parentesiak distantzia finkoarekin bistaratzeko. Horretarako, jarri alderantzizko barra ("\") parentesi arruntaren aurrean. Parentesi horiek beste edozein ikur bezala arituko dira eta beste ikurrak bezala lerrokatzen dira:
left lbrace x right none
size *2 langle x rangle
size *2 { \langle x \rangle }