Kolorea aplikatzea formula-zatiei

Erabili color komandoa ondoren datorren formula-zati bati kolorea aplikatzeko.

Beheko adibidean, a kolore lehenetsiarekin (beltza) eta b gorriz erakusten diren formula bat sortzen da.

a + color red b

Kontuan izan color komandoak haren ondoren dagoen formula-zatiaren kolorea soilik aldatzen duela. Adibidez, beheko formulan, b letra soilik erakutsiko da gorriz, eta c beltzez erakutsiko da.

a + color red b + c

Erabili giltzak kolorea formularen zati gehiagori aplikatzeko. Hurrengo adibidean, b eta c, biak erakusten dira gorriz.

a + color red { b + c }

tip

Aurredefinitutako kolore-izenen zerrenda bat hemen dago eskuragarri.


RGB koloreak erabiltzea

Erabili color rgb komandoa RGB (gorria, berdea, urdina) metodoaren bidez koloreak aplikatzeko.

color rgb 192 0 128 var

note

RGB balioak 0 eta 255 arteko barrutian daude.


Notazio hamaseitarra erabiltzea

Erabili color hex komandoa koloreak notazio hamaseitarraren bidez aplikatzeko.

color hex C00080 var

Kolorea beste komando batzuekin konbinatzea

Posible da kolore-komandoa beste komando batzuekin, adibidez bold, italic edo size, konbinatzea.

Hurrengo adibidean, var urdinez eta letra lodiz idazten da:

color blue bold var

Kolorea eta letra-tipoaren tamaina aldatzeko, erabili color eta size aldi berean.

color blue size 20 var

Aurredefinitutako koloreen izenak

LibreOffice aplikazioak color komandoarekin elkarrekin erabili daitezkeen kolore-izen aurredefinituen multzo bat eskaintzen du.

Markaketa-lengoaia

Kolorea

Balio hamaseitarra

RGB balioak

aqua edo cyan

Ura

00FFFF

rgb(0, 255, 255)

black

Beltza

000000

rgb(0, 0, 0)

blue

Urdina

0000FF

rgb(0, 0, 255)

coral

Korala

FF7F50

rgb(255, 127, 80)

crimson

Gorrimina

DC143C

rgb(220, 20, 60)

fuchsia edo magenta

Fuksia

FF00FF

rgb(255, 0, 255)

gray edo grey

Grisa

808080

rgb(128, 128, 128)

green

Berdea

008000

rgb(0, 128, 0)

hotpink

Arrosa beroa

FF69B4

rgb(255, 105, 180)

indigo

Anila

4B0082

rgb(75, 0, 130)

lavender

Izpilikua

E6E6FA

rgb(230, 230, 250)

lime

Lima

00FF00

rgb(0, 255, 0)

maroon

Gorri iluna

800000

rgb(128, 0, 0)

midnightblue

Gauerdia

191970

rgb(25, 25, 112)

navy

Itsas urdina

000080

rgb(0, 0, 128)

olive

Oliba

808000

rgb(128, 128, 0)

orange

Laranja

FFA500

rgb(255, 165, 0)

orangered

Bermiloia

FF4500

rgb(255, 69, 0)

purple

Purpura

0x800080

rgb(128, 0, 128)

red

Gorria

FF0000

rgb(255, 0, 0)

seagreen

Itsas berdea

2E8B57

rgb(46, 139, 87)

silver

Zilarra

C0C0C0

rgb(192, 192, 192)

teal

Urdin berdexka

008080

rgb(0, 128, 128)

violet

Bioleta

EE82EE

rgb(238, 130, 238)

yellow

Horia

FFFF00

rgb(255, 255, 0)


Emaguzu laguntza!