LibreOffice 24.8 laguntza
Horretarako, definitu talde hutsak eta karaktere-kateak Ez dute tarterik behar, lerrokatzeko prozesuan lagungarria den informazioa eraman baizik.
Talde hutsak sortzeko, sartu giltzak {} Komandoak leihoan. Hurrengo adibidean, helburua lerro-jauzi bat lortzea da plus ikurrak bat bestearen azpian ager daitezen, goiko lerroan karaktere bat gutxiago sartu arren:
a+a+a+{} newline {}{}{}{}{}a+a+a+a
Karaktereen kate hutsak testuak eta formulak ezkerrean lerrokatzeko modu errazak dira. Komatxo bikoitzak "" erabiliz zehazten dira. Ez erabili komatxo tipografikorik. Hona hemen adibide bat:
"Beste adibide bat." newline a+b newline ""c-d