Inportatu formula fitxategitik

Komando horrek formulak inportatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Txertatu elkarrizketa-koadroa Fitxategia menuko Ireki elkarrizketa-koadroa bezala konfiguratuta dago. Erabili Txertatu elkarrizketa-koadroa Komandoak leihoan fitxategi gisa gordetako formula kargatu, editatu eta bistaratzeko.

Beste aplikazio batetik sortutako MathML fitxategiak ere inportatu ditzakezu. MathML iturriak math elementu bat izan behar du xmlns atributuarekin eta "http://www.w3.org/1998/Math/MathML" balioarekin. MathML eta StarMath lengoaiak ez dira guztiz bateragarriak. Horregatik, inportazioaren emaitza berrikusi behar zenuke. MathML lengoaiaren xehetasunen berri izan nahi baduzu, ikusi bere zehaztapenak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Inportatu formula


Inportatu MathML arbeletik

Komando honek MathML arbelaren edukiak StarMath formatura bihurtzen ditu eta kurtsorearen uneko kokalekuan txertatzen ditu.

Bihurketak huts egiten badu, ez da ezer txertatuko.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Inportatu MathML arbeletik


Komando honek MathML edukiak soilik onartzen ditu. LibreOffice Math formula bat arbelean itsatsi bada, txertatu Editatu menuko Itsatsi komandoarekin.

Emaguzu laguntza!