Editatu ikurrak

Erabili elkarrizketa-koadro hori ikur multzoan ikurrak gehitzeko, ikur multzoa editatzeko edo ikur-idazkera aldatzeko. Ikur multzo berriak ere zehaztu ditzakezu, ikurrei izenak esleitu edo lehendik dauden ikur multzoak aldatu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Ikurrak - Editatu


Ikur zaharra

Hautatu uneko ikurraren izena. Ikurra, ikurraren izena eta ikur horri dagokion multzoa ezkerreko aurrebista-panelean bistaratzen dira, elkarrizketa-koadroaren behealdean.

Ikur multzo zaharra

Zerrenda-koadro horretan uneko ikur multzoaren izena agertzen da. Nahi izanez gero, beste ikur multzo bat hauta dezakezu.

Ikurra

Uneko ikur multzoko ikurren izenak zerrendatzen ditu. Hautatu zerrendako izen bat edo idatzi gehitu berri den ikurraren izena.

Ikur berria gehitzea

Ikur multzoan ikur bat gehitzeko, hautatu letra-tipo bat Letra-tipoa koadroan eta egin klik ikurrean, ikur-panelean. Ikurra koadroan, idatzi ikurraren izena. Ikur multzoa zerrenda-koadroan, hautatu ikur multzo bat edo idatzi izen berria ikur multzo berria sortzeko. Eskuineko aurrebista-panelean hautatutako ikurra bistaratzen da. Egin klik Gehitu botoian, eta ondoren, Ados botoian.

Ikurraren izena aldatzea

Ikurraren izena aldatzeko, hautatu izen zaharra Ikur zaharra zerrenda-koadroan. Ondoren, idatzi izen berria Ikurra koadroan. Egiaztatu nahi duzun karakterea aurrebista-leihoan dagoen Aldatu botoian klik egin aurretik. Sakatu Ados.

Ikur multzoa

Ikur multzoa zerrenda-laukiak lehendik dauden ikur multzo guztien izenak ditu. Ikur multzo horiek aldatu edo berriak sortu ditzakezu.

Ikur multzo berria sortzea

Ikur multzo berria sortzeko, idatzi izena Ikur multzoa zerrenda-koadroan eta gehitu gutxienez ikur bat. Sakatu Ados elkarrizketa-koadroa ixteko. Orain, ikur multzo berria erabilgarri egongo da izen berriarekin.

Letra-tipoa

Uneko letra-tipoaren izena bistaratzen du eta beste letra-tipo bat hautatzeko aukera ematen dizu.

Azpimultzoa

Letra-tipoa zerrenda-koadroan ikurrik gabeko letra-tipoa hautatu baduzu, Unicode azpimultzoa hauta dezakezu ikur berria edo editatutako ikurra gordetzeko. Azpimultzo bat hautatutakoan, uneko ikur multzoaren azpimultzoko ikur guztiak goiko ikur-zerrendan bistaratuko dira.

Estiloa

Uneko familia bistaratzen da. Letra-tipoaren familia aldatzeko, hautatu beste bat zerrenda-koadroan.

Gehitu

Egin klik botoi horretan eskuineko aurrebista-leihoan erakusten den ikurra uneko ikur multzoan gehitzeko. Ikurra zerrenda-koadroan agertzen den izenarekin gordeko da. Botoi hori erabili ahal izateko, izena zehaztu behar duzu Ikurra edo Ikur multzoa zerrenda-koadroan. Izenak ezin dira behin baino gehiagotan erabili.

Aldatu

Egin klik botoi horretan ezkerreko aurrebista-leihoan erakusten den ikurraren izena (izen zaharra Ikur zaharra zerrenda-koadroan bistaratzen da) Ikurra zerrenda-koadroan sartu duzun izen berriarekin ordezteko.

Ikur bat beste ikur multzo batera eramatea

Iradokizun-ikonoa

Adibidez, ALPHA letra maiuskula "Grekoa" multzotik "Berezia" multzora transferitzeko, hautatu multzo zaharra (grekoa) eta gero ALPHA ikurra goiko bi zerrenda-koadroak erabiliz. Ikurra ezkerreko aurrebistaren leihoan agertzen da. Ikur multzoa zerrenda-koadroan, hautatu "Berezia" multzoa. Egin klik Aldatu botoian, eta gero, Ados botoian. ALPHA ikurra orain "Berezia" ikur multzoan bakarrik egongo da.


Ezabatu

Egin klik botoi horretan ezkerreko aurrebista-leihoan bistaratzen den ikurra uneko ikur multzotik kentzeko. Ez da segurtasun-kontsultarik egingo. Ikur multzoko azken ikurra ezabatzean, ikur multzo osoa ezabatzen da.

Ohar-ikonoa

Utzi botoian nahi duzunean klik egin dezakezu elkarrizketa-koadroa aldaketarik gorde gabe ixteko.


Emaguzu laguntza!