LibreOffice 25.2 laguntza
Ikurrak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, formulan txertatu daitekeen ikur bat hautatu ahal izateko.
Ikur guztiak ikur multzoetan antolatuta daude. Hautatu nahi duzun ikurra zerrenda-koadrotik. Dagokion ikur taldea agertuko da azpiko eremuan.
Ikurra hautatutakoan, komando-izena ikur-zerrendaren azpian agertzen da, eta bertsio handitua eskuineko koadroan. Kontuan izan Komandoak leihoan hemen agertzen den bezala (maiuskulak eta minuskulak bereizita) idatzi behar dela izena.
Ikurra txertatzeko, hautatu zerrendan eta egin klik Txertatu botoian. Dagokion komandoaren izena agertuko da Komandoak leihoan.
Egin klik hemen Editatu ikurrak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.