Lerrokatu

Lerro anitzeko formulak eta hainbat elementu dituzten formulak lerro bakarrean lerrokatu ditzakezu. Lerro anitzeko formulak sortzeko, sartu NEWLINE komandoa Komandoak leihoan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Lerrokatu


Lerrokatzerako elkarrizketa-koadroa

Horizontala

Lerro anitzeko formulen lerrokatze horizontala zehazten du.

Ezkerra

Formulan hautatutako elementuak ezkerrean lerrokatzen ditu.

Iradokizun-ikonoa

Testua ezkerrean lerrokatzen da beti.


Erdian

Formulako elementuak erdian lerrokatzen ditu.

Eskuina

Formulako elementuak eskuinean lerrokatzen ditu.

Lehenetsi

Egin klik botoi horretan aldaketak formula berrientzako ezarpen lehenetsi gisa gordetzeko. Aldaketak gorde aurretik, segurtasun-erantzuna agertuko da.

Gordetze lehenetsiaren elkarrizketa-koadroa

Emaguzu laguntza!