LibreOffice 24.8 laguntza
Erabili elkarrizketa-koadro hori formulako elementuen arteko tartea zehazteko. Tartea ehuneko gisa zehazten da Formatua - Letra-tamaina menu-aukeran zehaztutako oinarri-tamainarekiko proportzioan.
Erabili Kategoria botoia formulako elementua zehazteko. Tartea, hain zuzen, elementu horrentzat zehaztuko duzu. Elkarrizketa-koadroaren itxura hautatutako kategoriaren mende dago. Aurrebistaren leihoak zer tarte aldatu den erakutsiko dizu dagozkion koadroen bitartez.
Botoi horren bidez aldatu nahi diozun kategoria hauta dezakezu.
Aldagaien eta eragileen arteko tartea, lerroen artekoa eta errotzaile eta errokizunen artekoa zehazten du.
Aldagaien eta eragileen arteko tartea zehazten du.
Lerroen arteko tartea zehazten du.
Errotzaileen eta errokizunen arteko tartea zehazten du.
Goi-indizeen eta azpiindizeen arteko tartea zehazten du.
Azpiindizeentzako tartea zehazten du.
Azpiindizeentzako tartea zehazten du.
Zatiki-barraren eta zenbakitzaileen edo izendatzaileen arteko tartea zehazten du.
Zatiki-barraren eta zenbakitzailearen arteko tartea zehazten du.
Zatiki-barraren eta izendatzailearen arteko tartea zehazten du.
Zatiki-barraren gehiegizko luzera eta lodiera zehazten ditu.
Zatiki-barraren gehiegizko luzera zehazten du.
Zatiki-lerroaren lodiera zehazten du.
Batuketa-ikurraren eta mugen baldintzen arteko tartea zehazten du.
Batuketa-ikurraren eta goi-mugaren arteko tartea zehazten du.
Batuketa-ikurraren eta behe-mugaren arteko tartea zehazten du.
Parentesien eta edukiaren arteko tartea zehazten du.
Edukiaren goiko ertzaren eta parentesien beheko amaieraren arteko distantzia bertikala zehazten du.
Edukiaren eta parentesien goiko amaieraren arteko distantzia horizontala zehazten du.
Parentesi mota guztiak eskalatzen ditu. Komandoak leihoan ( a over b) sartzen baduzu, parentesiek argumentuaren altuera osoa inguratuko dute. Normalean, efektu hori left ( a over b right ) komandoaren bidez lortzen da.
Ehunekoaren tamaina handiegia doitzen du. Ehuneko zeron, parentesiek argumentua altuera berean inguratzen dute. Sartutako balioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da parentesien edukien eta parentesien kanpoko ertzaren arteko tarte bertikala. Eremu hori Eskalatu parentesi guztiak aukerarekin bakarrik erabil daiteke.
Matrizeko elementuen arteko tarte erlatiboa zehazten du.
Errenkada bateko matrize-elementuen arteko tartea zehazten du.
Zutabe bateko matrize-elementuen arteko tartea zehazten du.
Ikurren tartea aldagaiekiko zehazten du.
Ikurren altuera oinarri-lerroarekiko zehazten du.
Ikurren eta aldagaien arteko gutxieneko distantzia zehazten du.
Eragileen eta aldagaien edo zenbakien arteko tartea zehazten du.
Aldagaitik eragilearen goiko ertzerainoko altuera zehazten du.
Eragileen eta aldagaien arteko distantzia horizontala zehazten du.
Formulari ertza gehitzen dio. Aukera hori erabilgarria da LibreOffice Writer testu-fitxategi batean formula txertatu nahi baduzu. Ezarpenak zehaztean, ziurtatu 0 ez duzula tamaina gisa erabiltzen, horrek ikusteko arazoak sortzen baititu aipatutako puntuetan inguruko testuarekin.
Ezkerreko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Eskuineko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Goiko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Beheko ertza formularen eta atzeko planoaren artean kokatzen da.
Zure aldaketak gordetzen ditu formula berri guztietarako ezarpen lehenetsi gisa. Segurtasun-erantzuna agertuko da aldaketak gorde baino lehen.