Letra-tamainak

Erabili elkarrizketa-koadro hori formularentzako letra-tamaina zehazteko. Hautatu oinarri-tamaina bat eta elementu guztiak oinarri horren arabera eskalatuko dira.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Letra-tamaina


Letra-tipoaren tamainaren elkarrizketa-koadroa

Oinarri-tamaina

Formulako elementu guztiak oinarri-tamainaren arabera proportzionalki eskalatzen dira. Oinarri-tamaina aldatzeko, hautatu edo idatzi beste tamaina bat (pt). Beste neurri-unitate batzuk edo metrika batzuk ere erabili daitezke, eta horiek automatikoki puntu bihurtuko dira.

Iradokizun-ikonoa

LibreOffice Mathen erabiltzen den tamaina lehenetsia (12 pt) behin betiko aldatzeko, ezarri tamaina (adibidez, 11 pt), eta egin klik Lehenetsi botoian.


Tamaina erlatiboak

Hor elementu mota guztientzako tamaina erlatiboak zehaztu ditzakezu oinarri-tamaina erreferentziatzat hartuta.

Testua

Hautatu formulako testuaren tamaina oinarri-tamainarekiko.

Indizeak

Hautatu formulako indizeen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.

Funtzioak

Hautatu formulako izenen edo beste funtzio-elementu batzuen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.

Eragileak

Hautatu formulako eragile matematikoen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.

Mugak

Hautatu formulako mugen tamaina erlatiboa oinarri-tamainarekiko.

Lehenetsi

Egin klik botoi horretan aldaketak formula berri guztientzako lehenetsi gisa gordetzeko. Aldaketak gorde aurretik segurtasun-erantzuna agertzen da.

Gordetze lehenetsiaren elkarrizketa-koadroa

Emaguzu laguntza!