LibreOffice 24.8 laguntza
Erabili elkarrizketa-koadro hau Letra-tipoak elkarrizketa-koadroko kategoria bakoitzari dagokion letra-tipoa hautatzeko.
Hautatu zerrendako letra-tipo bat.
Hemen hautatutako letra-tipoaren aurrebista ikusiko duzu bere atributu eta guzti.
Area honetan, atributu osagarriak gehi diezazkiokezu hautatutako letra-tipoari.
Hautatu koadro hori letra-tipoari lodia atributua emateko.
Hautatu koadro hori letra-tipoari etzana atributua emateko.