Letra-tipoak

Formulako elementuetan aplika daitezkeen letra-tipoak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Letra-tipoak


Letra-tipoaren motaren elkarrizketa-koadroa

Formularen letra-tipoak

Formularen elementuak osatzen dituzten aldagai, funtzio, zenbaki eta txertatutako testuen letra-tipoak defini ditzakezu.

Letra-tipoak elkarrizketa-koadroko zerrenda-koadroek elementu guztientzako letra-tipo lehenetsia bistaratzen dute. Letra-tipoa aldatzeko, sakatu Aldatu, eta hautatu elementu mota. Elkarrizketa-koadro berria agertuko da. Hautatu letra-tipoa eta atributuak, eta egin klik Ados botoian. Aldaketak letra-tipo lehenetsi gisa ezartzeko, egin klik Lehenetsi botoian.

note

Testu segmentu indibidualei testu osoan erabiltzen ari den letra-tipoa ez den beste bat aplikatu nahi badiezu, idatzi Font komandoa Komandoak leihoan.


Aldagaiak

Formulako aldagaientzako letra-tipoa hauta dezakezu. Adibidez, x=SIN(y) formulan, x eta y aldagaiak dira, eta esleitutako letra-tipoa edukiko dute.

Funtzioak

Hautatu funtzioen izen eta propietateentzako letra-tipoak. Adibidez, x=SIN(y) formulako funtzioak hauek dira: =SIN( ).

Zenbakiak

Formulako zenbakientzako letra-tipoak hauta ditzakezu.

Testua

Definitu hemen formulako testuaren letra-tipoa.

Letra-tipo pertsonalizatuak

Letra-tipoak elkarrizketa-koadroko area honetan letra-tipoak defini ditzakezu formulako beste testu-osagai batzuei formatua emateko. Oinarrizko hiru letra-tipoak dauden erabilgarri: Serif, Sans eta Finkoa. Instalatutako oinarrizko letra-tipo bakoitzari beste letra-tipo bat gehi diezaiokezu. Sisteman instalatutako letra-tipo bakoitza erabiltzeko prest dago. Sakatu Aldatu botoia zerrenda-koadroan eskainitako hautapena zabaltzeko.

Komandoak leihoan FONT komandoaren bidez beste letra-tipo bat ezarri baduzu erabiliko dira letra-tipo pertsonalizatu horiek.

Serif

font serif formatuarentzat erabili beharreko letra-tipoa zehatz dezakezu. Serif-ak ikus daitezkeen "gida" txikiak dira, adibidez, A letra maiuskularen azpian, Times serif letra-tipoa erabiltzean. Serif-ak erabiltzea lagungarria izan daiteke, irakurlearen begiak lerro zuzen batean gidatzen baititu eta irakurketa azkartu baitezake.

Sans

sans formatuarentzat erabili beharreko letra-tipoa zehaztu dezakezu.

Finkoa

finkoa formatuarentzat erabili beharreko letra-tipoa zehaztu dezakezu.

Aldatu

Egin klik goitibeherako menu honetako aukera batean Letra-tipoak elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Hor, dagokion formula eta letra-tipo pertsonalizatuentzako letra-tipoak eta atributuak defini ditzakezu.

Lehenetsi

Egin klik botoi horretan aldaketak formula berri guztientzat lehenetsi gisa gordetzeko. Aldaketak berretsitakoan, egin klik Bai botoian.

Gordetze lehenetsiaren elkarrizketa-koadroa

Emaguzu laguntza!