LibreOffice 25.2 laguntza
LibreOffice Mathen eskalatzeari buruzko informazio zehatzagoa eta adibideak hemen aurkituko dituzu. (Testu honetako komatxoak nabarmentzeko erabiltzen dira, ez dira adibideen zati.)
Karaktere faktoriala ez da eskalatzen (adibidez "fact stack{a#b}" eta "fact {a over b}"), oinarri-lerroan edo argumentuen erdian lerrokatzen da.
Parentesiek ere tamaina finkoa dute beti. Hori parentesi gisa erabil daitezkeen ikur guztiei dagokie. Konparatu "(((a)))", "( stack{a#b#c})", "(a over b)."
Aurretik "left" edo "right" duten parentesiak, ordea, argumentura doituta egoten dira beti. Ikus "left(left(left(a right)right)right)", "left(stack{a#b#c}right)", "left(a over b right)."
Atributu batzuek tamaina finkoa dute eta ez dira aldatzen ikur luze baten gainean daudenean.
Adibideetan agertzen diren zuriuneak beharrezkoak dira egitura egokia edukitzeko. Horregatik, ezin dira ezabatu formula Komandoak leihoan sartzean.