Atributuak

LibreOffice Matheko atributuei buruzko informazio osagarria hemen aurkituko duzu.

acute, bar, breve, check, circle, dot, ddot, dddot, grave, hat, tilde eta vec atributuek tamaina finkoa dute beti eta ez dira luzatzen ikur luzeago baten gainean daudenean. Lehenespenez, atributuak erdian egoten dira.

Ikurraren luzerarekin batera handitzen diren atributu bakarrak overline, underline eta overstrike dira.

Iradokizun-ikonoa

Baliteke karaktere-kate batzuetan underline atributuarekin sartutako marra karakterearengandik hurbilegi egotea. Kasu horretan, talde huts batek konpon dezake arazoa: underline Q sub {} honen ordez: underline Q.


Emaguzu laguntza!