LibreOffice 7.6 laguntza
Esleitu ezartze-eragile ezberdinak zure LibreOffice Math formulan azaltzen diren karaktereei. Eragile indibidualak 'Elementuak' panelaren behealdean azaltzen dira. Ireki Komandoak leihoko laster-menua funtzio indibidualen zerrenda bera ikusteko. 'Elementuak' panelean ez dauden eragileak zuzenean 'Komandoak' leihoan sartu behar dira. Formularen beste zati batzuk zuzenean txertatu ahal dira, baita horien ikurrak dagoeneko lehendik badaude ere.
'Elementuak' paneleko Multzo-eragiketak elementua aukeratu ondoren, ikono nabarmenak agertuko dira leihoaren behealdean. Egin klik ikurretan, eragileak 'Komandoak' leihoan editatzen ari zaren formulan txertatzeko.
hemen sartuta dago
Erabili ikonoa hemen sartuta dago multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?> in <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
ez dago hemen sartuta
Erabili ikonoa ez dago hemen sartuta multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?> notin <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
barne du
Erabili ikono hori barne du multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?> owns <?> edo <?> ni <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
multzo hutsa
Erabili ikono hori multzo hutsa txertatzeko. Idatzi emptyset Komandoak leihoan dokumentuan multzo hutsa txertatzeko.
Ebakidura
Erabili ikono hori bi leku-marka multzo-ebakidura multzo-eragilearekin txertatzeko. Gauza bera gertatzen da <?> intersection <?> idazten baduzu Komandoak leihoan.
Batura
Erabili ikono hori batura multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?> union <?> ere zuzenean idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Diferentzia
Erabili ikono hori diferentzia multzo-eragilea txertatzeko. <?> setminus <?> edo <?> bslash <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zatidura multzoa
Erabili ikono hori barra txertatzeko zatidura multzoa bi leku-markekin sortzeko. Emaitza bera lortzeko, idatzi <?>slash<?> Komandoak leihoan.
aleph
Erabili ikono hori zenbaki kardinalak txertatzeko. Emaitza bera lor dezakezu Komandoak leihoan aleph idazten baduzu.
Azpimultzoa
Erabili ikono hori azpimultzoa da multzo-eragilea txertatzeko. <?>subset<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Azpimultzoa edo honen berdina da
Erabili ikono hori azpimultzoa edo honen berdina da multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?>subseteq<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Gaineko multzoa
Erabili ikono hori gaineko multzoa da multzo-eragilea eta bi leku-marka txertatzeko. <?>supset<?> ere txerta dezakezu Komandoak leihoan.
Gaineko multzoa edo honen berdina da
Erabili ikono hori gaineko multzoa edo honen berdina da multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?>supseteq<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
ez da azpimultzoa
Erabili ikono hori ez da azpimultzoa multzo-eragilea txertatzeko. Horren ordez, <?>nsubset<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
ez da azpimultzoa edo honen berdina
Erabili ikono hori ez da azpimultzoa edo honen berdina multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?>nsubseteq<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
ez da gaineko multzoa
Erabili ikono hori ez da gaineko multzoa multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?>nsupset<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
ez da gaineko multzoa edo honen berdina
Erabili ikono hori ez da gaineko multzoa edo honen berdina multzo-eragilea bi leku-markekin txertatzeko. <?>nsupsetep<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zenbaki naturalen multzoa
Erabili ikono hori zenbaki naturalen multzoarentzat karakterea txertatzeko. Horren ordez, setn idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Osoko zenbakien multzoa
Erabili ikono hori osoko zenbakien multzoarentzat karakterea txertatzeko. Horren ordez, setz idatz dezakezu 'Komandoak' leihoan.
Zenbaki arrazionalen multzoa
Erabili ikono hori zenbaki arrazionalen multzoarentzat karakterea txertatzeko. Horren ordez, setq idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zenbaki errealen multzoa
Erabili ikono hori zenbaki errealen multzoarentzat karakterea txertatzeko. Horren ordez, setr idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zenbaki konplexuen multzoa
Erabili ikono hori zenbaki konplexuen multzoarentzat karakterea txertatzeko. Horren ordez, setc idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Gogoan izan zuriuneak (tarteak) utzi behar direla balioen eta komandoen artean, horiek eskuz Komandoak leihoan sartzerakoan. Hala, egitura egokia izango du.