Formatua

Hainbat aukera daude LibreOffice Math formula bati formatua emateko. Formatu-aukerak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratzen dira. Aukera horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere zerrendatzen dira.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki laster-menua Komandoak leihoan eta aukeratu Formatuak

Aukeratu Ikusi - Elementuak; ondoren, 'Elementuak' panelean, hautatu Formatuak zerrenda-koadroan.


Jarraian datorren zerrendan LibreOffice Math aplikazioan erabilgarri dauden formatu-aukerak ageri dira. Formatu-aukeraren alboko ikurrak 'Elementuak' paneletik (Ikusi - Elementuak menua) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekeela adierazten du.

Ohar-ikonoa

"a" letrak dagokion formatuari esleituko zeniokeen formulako leku-markari egiten dio erreferentzia. Karaktere hori beste karaktere batekin ordeztu dezakezu.


Formatu-aukerak

Goi-indizea ezkerrean ikonoa

Goi-indizea ezkerrean

Goi-indizea txertatzen du leku-markaren ezkerrean. <?>lsup{<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Goi-indizea goian ikonoa

Goi-indizea goian

Goi-indizea zuzenean leku-markaren gainean txertatzen du. <?>csup<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Goi-indizea eskuinean ikonoa

Goi-indizea eskuinean

Goi-indizea txertatzen du leku-markaren eskuinean. <?>^{<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan, edo rsup edo sup erabil dezakezu.

Pila bertikala (2 elementu) ikonoa

Pila bertikala (2 elementu)

Pila bertikala (binomiala) txertatzen du bi leku-markekin. binom<?><?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Marra berria ikonoa

Marra berria

Marra berria txertatzen du dokumentuan. newline ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Azpiindizea ezkerrean ikonoa

Azpiindizea ezkerrean

Azpiindizea txertatzen du leku-markaren ezkerrean. <?>lsub{<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Azpiindizea behean ikonoa

Azpiindizea behean

Azpiindizea zuzenean leku-markaren azpian txertatzen du. <?>csub<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Azpiindizea eskuinean ikonoa

Azpiindizea eskuinean

Azpiindizea txertatzen du leku-markaren eskuinean. <?>_{<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan, eta azpiindizearen marra rsub edo sub komandoaren bidez ordez daiteke.

Pila bertikala (3 elementu) ikonoa

Pila bertikala (3 elementu)

Pila bertilaka txertatzen du hiru leku-markekin. stack {<?>#<?>#<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Tarte txikia ikonoa

Tarte txikia

Tarte txikia txertatzen du leku-markaren eta hurrengo elementuaren artean. ` ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Komandoak ikurraren, aldagaiaren, zenbakiaren edo komando osoaren ezkerrean edo eskuinean egon behar du.

Lerrokatu ezkerrean ikonoa

Lerrokatu ezkerrean

Ikono horrek ezkerrean lerrokatzen du "a" eta leku-marka txertatzen du. Zuzenean alignl<?> idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Lerrokatu erdian horizontalean ikonoa

Lerrokatu erdian horizontalean

Erdian horizontalean lerrokatzen du "a" eta leku-marka txertatzen du. alignc<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

lerrokatu eskuinean ikonoa

Lerrokatu eskuinean

Komando bat txertatzen du eskuinean lerrokatzeko eta leku-marka ere txertatzen du. alignr<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

matrize pila ikonoa

Matrize pila

Ikono horrek matrizea txertatzen du lau leku-markekin. matrix{<?>#<?>##<?>#<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Diagrama honetan elementu batek zein kokaleku duen bi koordenatuk adierazten dute; lehenengoak lerro-zenbakia zehazten du eta bigarrenak zutabe-zenbakia. Matrize hori nahi duzun norabidean zabaldu dezakezu Komandoak leihoan karaktereak gehituz.

tartea ikonoa

Tartea

Ikono horrek tartea txertatzen du leku-marken artean. ~ ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Komandoak ikurraren, aldagaiaren, zenbakiaren edo komando osoaren ezkerrean edo eskuinean egon behar du.

Lerrokatzeko, alignl, alignc eta alignr komandoak oso eraginkorrak dira

Lerrokatzeko argibideak erabiltzerakoan, gogoan izan honako alderdiok:

"Matrizea" komandoa erabiliz lerrokatzeko

matrix{

alignr sin^2 x + cos^2 x#{}={}#alignl 1 ##

alignr cos^2 x #{}={} #alignl 1 - sin^2 x

}

Ezkerrean lerrokatzea

Lerro edo adierazpen bat testuarekin hasten bada, lehenespenez ezkerrean lerrokatzen da. Hori align komandoetako batekin alda dezakezu. Adibidez, stack{a+b-c*d#alignr "text"}. "text" eskuinean lerrokatuta agertuko da. Kontuan izan testua beti komatxo artean idatzi behar dela.

Zentratutako formula estandarrak ezkerrean lerroka daitezke Formatua - Lerrokatu menua erabili gabe. Horretarako, kokatu karaktere-kate huts bat, hau da, komatxoak "", lerrokatu nahi duzun formularen sekzioaren aurretik. Adibidez, "" a+b newline "" c+d idazten baduzu, bi ekuazio agertuko dira ezkerrean lerrokatuta, eta ez erdian.

Abisu-ikonoa

Komandoak leihoan informazioa idazterakoan, gogoan izan zenbait formatutan tarteak jarri behar direla egitura egokia izan dadin. Hori garrantzitsua da, batez ere, leku-marken ordez balioak sartzen badira (adibidez, a lsup{3}).


Egin klik Parentesiak eta elkartzean LibreOffice Matheko formatuei buruz informazio gehiago lortzeko.

Indize eta berretzaile eta eskalari buruzko informazio erabilgarriak dokumentua ahalik eta hobekien antolatzen lagunduko dizu.

Emaguzu laguntza!