LibreOffice 25.2 laguntza
Hainbat atributuren artean aukeratu daiteke LibreOffice Math formuletarako. Zenbait atributu 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Atributu horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere zerrendatzen dira. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren atributuak eskuz idatzi behar dira Komandoak leihoan.
Jarraian datorren zerrenda LibreOffice Math aplikazioan erabilgarri dauden atributuen zerrenda bat da. Atributuen alboko ikurrak 'Elementuak' paneletik (aukeratu Ikusi - Elementuak) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekeela adierazten du.
Ondorengo atributu-funtzioak deskribatzean, ikonoko "a" letrak dagokion atributuari esleituko zeniokeen leku-markari egiten dio erreferentzia. Karaktere hori beste karaktere batekin ordeztu dezakezu.
Azentu zorrotza
Leku-marka txertatzen du azentu zorrotzarekin. acute <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Azentu kamutsa
Leku-marka txertatzen du azentu kamutsarekin. grave <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Alderantzizko zirkunflexua
Leku-marka txertatzen du gainean alderantzizko zirkunflexuarekin. check <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Azentu laburra
Leku-marka txertatzen du azentu laburrarekin. breve <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Eraztun-azentua
Leku-marka txertatzen du gainean zirkuluarekin. circle <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Bektore-gezia
Leku-marka txertatzen du bektore-geziarekin. vec <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Arpoi-gezia
Txertatu arpoi-gezia duen leku-marka bat. Hori egiteko, harpoon <?> ere idatzi dezakezu Komandoak leihoan.
Zirkunflexua
Leku-marka txertatzen du zirkunflexuarekin ("txapela"). Zuzenean hat <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Marra (barra) gainean
Marra ("barra") txertatzen du leku-markaren gainean. bar <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Bektore-gezi zabala
Bektore-gezi zabala txertatzen du leku-markarekin. widevec ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Arpoi-gezi zabala
Arpoi-gezi zabala txertatzen du leku-markarekin. wideharpoon ere idatzi dezakezu Komandoak leihoan.
Tilet zabala
Tilet zabala txertatzen du leku-markarekin. Zuzenean widetilde ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zirkunflexu zabala
Zirkunflexu zabala ("txapela") txertatzen du leku-markarekin. widehat ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Puntu bikoitza
Leku-marka txertatzen du gainean bi punturekin. ddot <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Gaineko marra
Leku-markaren gainean marra txertatzen du. gaineko marra <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Marra automatikoki dagokion luzerara egokitzen da.
Azpiko marra
Leku-markaren azpian marra txertatzen du. underline <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Marra gainjarria
Leku-marka txertatzen du marra batek zeharkatzen duela. overstrike <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Puntu hirukoitza
Leku-markaren gainean hiru puntu txertatzen ditu. dddot <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Gardena
Leku-marka txertatzen du karaktere garden batentzat. Karaktere horrek "a" letraren lekua hartzen du, baina ez du bistaratzen. phantom <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Letra-tipo lodia
Leku-marka formatu lodiarekin txertatzen du. bold <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Letra-tipo etzana
Leku-marka formatu etzanarekin txertatzen du. ital <?> edo italic <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Aldatu tamaina
Letra-tamaina aldatzeko komandoa txertatzen du, bi leku-markekin. Lehen leku-markak letra-tamainari egiten dio erreferentzia (adibidez, 12), eta bigarrenak testua edukitzen du. Egitura edukia izateko, txertatu tartea balioen artean. Zuzenean size <?> <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Aldatu letra-tipoa
Letra-tipoa aldatzeko komandoa txertatzen du, bi leku-markekin. Ordeztu lehen leku-marka letra-tipo pertsonalizatu baten izenarekin Serif, Sans edo Finkoa. Ordeztu bigarren leku-marka testuarekin. font <?> <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Erabili color komandoa formularen kolorea aldatzeko. Idatzi color, ondoren kolore-izena (kolore erabilgarriak hauek dira: zuria, beltza, cyan-a, magenta, gorria, urdina, berdea eta horia), eta gero formula, karakterea edo karaktere-sekuentzia. color green size 20 a sarrerak 20 tamaina duen "a" letra berdea ematen du.
nbold eta nitalic komandoek formula osagaien letra lodi eta etzan lehenetsiak kentzen dituzte. Adibidez, kendu letra etzanak x-tik 5 x + 3=28 formalan. Horretarako, idatzi nitalic x-ren aurretik: 5 nitalic x + 3=28.
"acute", "bar", "breve", "check", "circle", "dot", "ddot", "dddot", "grave", "hat", "tilde" eta "vec" atributuek tamaina finkoa dute. Horien zabalera edo luzera ezin da doitu ikur luze baten gainean jartzen direnean.
Tamaina aldatzeko size n, +n, -n, *n eta /n erabil ditzakezu. n leku-marka da. Metodo hori erabilgarria da formularen oinarrizko tamaina aldaketa egiteko arrazoia denean. size +n eta size -n komandoek puntuaren tamaina aldatzen dute, eta size *n eta size /n komandoek tamaina ehunekotan aldatzen dute. Adibidez, size *1.17 komandoak karaterearen tamaina zehazki % 17 handitzen du.
Gogoan izan sarrera batzuetan tarteak sartu behar direla egitura egokia izan dadin. Hori garrantzitsua da, batez ere, atributuak leku-marken ordez balio finkoen bidez zehazten dituzunean.
LibreOffice Math aplikazioan formatuak aplikatzeko moduari buruzko informazio gehiagorako, ikus Parentesiak eta elkartzea.
Atributu, indize eta berretzaile eta eskalari buruzko informazioak dokumentuak eraginkortasun handiagoz egituratzen lagunduko dizu.