Eragileak

Hainbat eragileren artean aukeratu daiteke LibreOffice Math formula bat eraikitzeko. 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira erabilgarri dauden eragile guztiak. Gainera, zerrenda Komandoak leihoaren laster-menuan ere badago. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren eragileak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki laster-menua Komandoak leihoan eta aukeratu Eragileak

Aukeratu Ikusi - Elementuak; ondoren, 'Elementuak' panelean, hautatu Eragileak zerrenda-koadroan.


Jarraian datorren zerrenda erabilgarri dauden eragileen zerrenda bat da. Eragile-izenaren ondoko ikonoak adierazten du 'Elementuak' paneletik (aukeratu Ikusi - Elementuak) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekeela.

Eragileen funtzioak

Limitea ikonoa

Limitea

Limitearen ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean lim <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Batukaria ikonoa

Batukaria

Batukaria txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean sum <?> ere sar dezakezu Komandoak leihoan.

Biderketa ikonoa

Biderketa

Biderketa-ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean prod <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Koproduktua ikonoa

Koproduktua

Koproduktuaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean coprod <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Goi- eta behe-mugak ikonoa

Goi- eta behe-mugak

Goi- eta behe-mugak barrutiaren instrukzioa txertatzen du integral eta batukariarentzat leku-marka batekin. Zuzenean from{<?>} to{<?>} <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Limiteen instrukzioek eragile egokiekin konbinatuta egon behar dute. Limiteak batukaria-karakterearen gainean/azpian zentratuko dira.

Integrala ikonoa

Integrala

Integralaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean int <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Integral bikoitza ikonoa

Integral bikoitza

Integral bikoitzaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean iint <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Integral hirukoitza ikonoa

Integral hirukoitza

Integral hirukoitzaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean iiint <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

behe-muga ikonoa

Behe-muga

Behe-muga barrutiaren instrukzioa txertatzen du integral eta baturarentzat leku-markekin. Zuzenean from{<?>}<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

kurba-integrala ikonoa

Kurba-integrala

Kurba-integralaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean lint <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

kurba-integral bikoitza ikonoa

Kurba-integral bikoitza

Kurba-integral bikoitzaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean llint <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

kurba-integral hirukoitza ikonoa

Kurba-integral hirukoitza

Kurba-integral bikoitzaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean llint <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

goi-muga ikonoa

Goi-muga

Goi-muga barrutiaren instrukzioa txertatzen du integral eta batukariarentzat leku-markekin. Zuzenean to <?><?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. Limiteen instrukzioak eragile egokiekin bakarrik erabil daitezke.

Iradokizun-ikonoa

Eragile bati limiteak gehi diezazkiokezu (adibidez, integrala). Horretarako, egin klik nahi duzun eragilean, eta ondoren, egin klik limitea ikurrean. Metodo hori komandoak zuzenean sartzea baino azkarragoa da.


liminf komandoak behe-muga txertatzen du leku-marka batekin.

limsup komandoak goi-muga txertatzen du leku-marka batekin.

'Komandoak' leihoan oper idazten baduzu, erabiltzaileak definitutako eragileak txerta ditzakezu LibreOffice Mathen, eta hori oso erabilgarria da karaktere bereziak formulan sartzerako orduan. Hona hemen adibide bat: oper %theta x. oper komandoaren bidez, LibreOffice karaktere-jokoan ez dauden karaktereak ere txerta ditzakezu. oper komandoa limiteekin batera ere erabil daiteke; adibidez, oper %union from {i=1} to n x_{i}. Adibide horretan, batura-ikurra union izenaren bidez adierazten da. Baina ez da aurrez definitutako ikurretako bat. Hori definitzeko, aukeratu Tresnak - Katalogoa. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, hautatu Berezia ikur multzo gisa, eta egin klik Editatu botoian. Hurrengo elkarrizketa-koadroan, hautatu berriro Berezia ikur multzo gisa. Sartu izen adierazgarri bat Ikurra testu-koadroan, adibidez, "batura" eta ondoren egin klik ikur multzoko batura-ikurrean. Egin klik Gehitu botoian, eta ondoren, Ados botoian. Sakatu Itxi Ikurrak elkarrizketa-koadroa ixteko. Amaitu duzu, eta batura-ikurra 'Komandoak' leihoan sar dezakezu. Horretarako, idatzi oper %union.

Iradokizun-ikonoa

Limiteak, eragilearen gainean/azpian zentratuta antolatzeaz gain, beste modu batzuetara ere antola daitezke. Erabili LibreOffice Math aplikazioak goi-indizearekin eta azpindizearekin lan egiteko emandako aukerak. Adibidez, idatzi sum_a^b c Komandoak leihoan, limiteak batura-ikurraren eskuinean antolatzeko. Muga-sarrerak adierazpen luzeagoak baditu, elkartzeko parentesietan jarri behar dituzu, adibidez, sum_{i=1}^{2*n} b. Hori automatikoki egiten da formulak bertsio zaharragoetatik inportatzean. Karaktereen arteko tarteak (hutsuneak) aldatzeko, aukeratu Formatua - Tartea - Kategoria - Indizeak edo Formatua - Tartea - Kategoria - Mugak. Indizeei buruzko oinarrizko informazioa Laguntzako edozein lekutan aurkituko duzu.


Abisu-ikonoa

Komandoak leihoan informazioa eskuz sartzerakoan, gogoan izan zenbait eragilek elementuen artean tarteak behar dituztela egitura egokia izateko. Hori garrantzitsua da, batez ere, eragileak leku-marken ordez balioekin ematen direnean; adibidez, lim a_{n}=a.


Emaguzu laguntza!