Erlazioak

Hainbat erlazioren artean aukera dezakezu zure LibreOffice Math formula egituratzeko. Erlazio-funtzioak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, zerrenda laster-menu batean ere badago, Komandoak leihokoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren erlazioak, eskuz idatzi daitezke 'Komandoak' leihoan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki laster-menua Komandoak leihoan eta aukeratu Erlazioak

Aukeratu Ikusi - Elementuak; ondoren, 'Elementuak' panelean, hautatu Erlazioak zerrenda-koadroan.


Jarraian datorren zerrenda erlazioen zerrenda osatu bat da. Erlazio-izenaren ondoan azaltzen den ikurrak 'Elementuak' paneletik (aukeratu Ikusi - Elementuak) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekela adierazten du.

Erlazioak:

berdina da ikonoa

berdina da

Berdin ikurra (=) txertatzen du bi leku-markekin. Zuzenean <?> = <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

ez da berdina ikonoa

ez da berdina

neq ikonoak edo komandoak desberdintza txertatzen du bi leku-markekin. <?> neq <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

berdina ikonoa

berdina

Karaktere bat txertatzen du berdina (kongruentea) erlazioarentzat bi leku-markekin. <?> equiv <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

ortogonala honekin ikonoa

ortogonala honekin:

Karaktere bat txertatzen du erlazio ortogonalarentzat (angeluzuzena) bi leku-markekin. <?> ortho <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

zatitzen du ikonoa

zatitzen du

zatitzen du karakterea txertatzen du. <?> divides <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

ez du zatitzen ikonoa

ez du zatitzen

ez du zatitzen karakterea txertatzen du. <?>ndivides<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino txikiagoa da ikonoa

hau baino txikiagoa da

hau baino txikiagoa da erlazioa txertatzen du. <?>lt<?> edo <?> < <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino handiagoa da ikonoa

hau baino handiagoa da

hau baino handiagoa da erlazioa txertatzen du. <?> gt <?> edo <?> > <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

gutxi gorabehera berdina da ikonoa

gutxi gorabehera berdina da

gutxi gorabehera berdina da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?> approx <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen paraleloa da ikonoa

honen paraleloa da

Erlazio paraleloa txertatzen du bi leku-markekin. <?>parallel<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino txikiagoa edo berdina da (inklinatuta) ikonoa

hau baino txikiagoa edo berdina da (inklinatuta)

hau baino txikiagoa edo berdina da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?> leslant <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino handiagoa edo berdina da (inklinatuta) ikonoa

hau baino handiagoa edo berdina da (inklinatuta)

hau baino handiagoa edo berdina da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?>geslant<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

antzekoa edo berdina da ikonoa

antzekoa edo berdina da

antzekoa edo berdina da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?>simeq<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

proportzionala honekin ikonoa

proportzionala honekin

proportzionala honekin erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?> prop <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino txikiagoa edo berdina da ikonoa

hau baino txikiagoa edo berdina da

hau baino txikiagoa edo berdina da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?> le <?> edo <?> <= <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino handiagoa edo berdina da ikonoa

hau baino handiagoa edo berdina da

hau baino handiagoa edo berdina da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?> ge <?> edo <?> >= <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen antzekoa da ikonoa

Honen antzekoa da

honen antzekoa da erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?>sim<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honako joera du ikonoa

Honako joera du

joera du erlazioa txertatzen du bi leku-markekin. <?> toward <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

gezi bikoitza ezkerrerantz ikonoa

gezi bikoitza ezkerrerantz

gezia barra bikoitzarekin ezkerrerantz erlazio logikoa txertatzen du. dlarrow ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

gezi bikoitza ezkerrerantz eta eskuinerantz ikonoa

gezi bikoitza ezkerrerantz eta eskuinerantz

gezia barra bikoitzarekin ezkerrerantz eta eskuinerantz erlazio logikoa txertatzen du bi eragilerekin. dlrarrow ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

gezi bikoitza eskuinerantz ikonoa

gezi bikoitza eskuinerantz

gezia barra bikoitzarekin eskuinerantz erlazio logikoa txertatzen du bi leku-markekin. drarrow ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen aurretik dago ikonoa

honen aurretik dago

aurretik dago eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. prec ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen ondoren dago ikonoa

honen ondoren dago

ondoren dago eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. succ ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

ez dago honen aurretik ikonoa

ez dago honen aurretik

ez dago aurretik eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. nprec ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

ez dago honen ondoren ikonoa

ez dago honen ondoren

ez dago ondoren eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. nsucc ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen aurretik dago edo honen berdina da ikonoa

honen aurretik dago edo honen berdina da

aurrekoa edo berdina eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. preccurlyeq ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen ondoren dago edo honen berdina da ikonoa

honen ondoren dago edo honen berdina da

ondorengoa edo berdina eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. succcurlyeq ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen aurretik dago edo honen baliokidea da ikonoa

honen aurretik dago edo honen baliokidea da

aurrekoa edo baliokidea eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. precsim ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

honen ondoren dago edo honen baliokidea da ikonoa

honen ondoren dago edo honen baliokidea da

ondorengoa edo baliokidea eragile logikoa txertatzen du bi leku-markekin. succsim ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

hau baino askoz ere handiagoa erlazioa bi leku-markekin sortzeko, idatzi <?> gg <?> edo >> Komandoak leihoan.

Idatzi ll edo << Komandoak leihoan hau baino askoz ere txikiagoa erlazioa formulan txertatzeko.

honela definituta dago erlazioa bi leku-markekin txertatzeko, idatzi <?>def<?>.

honen irudia korrespondentzia-karakterea bi leku-markekin txertatzeko, idatzi <?> transl <?> Komandoak leihoan.

<?>transr<?> komandoak honen jatorrizkoa korrespondentzia-karakterea txertatzen du bi leku-markekin.

Abisu-ikonoa

Informazioa eskuz sartzean Komandoak leihoan, kontuan izan eragile batzuek tartea behar dutela egitura zuzena izateko. Hori garrantzitsua da leku-marken ordez balioekin lanean ari zarenean. Adibidez, "askoz handiagoa da" erlazioarentzat, idatzi 10 gg 1 edo a gg b.


Emaguzu laguntza!