LibreOffice 24.8 laguntza
Hainbat eragile unario eta bitar aukeratu daitezke LibreOffice Math formula bat eraikitzeko. Unarioa leku-marka bati eragiten dion eragilea da. Bitarra, aldiz, bi leku-marka lotzen dituen eragilea da. 'Elementuak' paneleko behealdean eragile indibidualak bistaratzen dira.Komandoak leihoaren laster-menuak eragile horien zerrenda bat dauka, beste eragile batzuez gainera. 'Elementuak' panelean ageri ez den eragileren bat behar izanez gero, erabili laster-menua edo idatzi komandoa zuzenean Komandoak leihoan.
Jarraian datorren zerrenda eragile unarioen eta bitarren zerrenda da. Eragilearen alboko ikurrak 'Elementuak' paneletik (aukeratu Ikusi - Elementuak) edo 'Komandoak' leihoko laster-menutik atzitu daitekeela adierazten du.
Plus/Minus
Plus/minus ikurra sartzen du leku-marka batekin. +- <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Minus/Plus
Minus/plus ikurra sartzen du leku-marka batekin. -+ <?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Batuketa (plus)
Plus ikurra txertatzen du bi leku-markekin. <?>+<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Biderketa (puntua)
Puntua eragilea txertatzen du bi leku-markekin. <?>cdot<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Biderketa (x)
'x' biderketa ikurra txertatzen du bi leku-markekin. <?>times<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Biderketa (*)
Izartxoa biderketa-ikurra txertatzen du bi leku-markekin. <?>*<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Kenketa
Kenketa-ikurra txertatzen du bi leku-markekin. <?>-<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zatiketa (zatikia)
Zatiki bat txertatzen du bi leku-markekin. <?>over<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zatiketa
Zatiketa-ikurra txertatzen du bi leku-markekin. <?>div<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Zatiketa (barra)
Barra '/' txertatzen du bi leku-markekin. <?>/<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
NOT boolearra
NOT boolearra sartzen du leku-marka batekin. neg<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
AND boolearra
AND boolearra txertatzen du bi leku-markekin. <?>and<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
OR boolearra
OR boolearra txertatzen du bi leku-markekin. <?>or<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.
Erabiltzaileak definitutako eragile unarioak ere txerta ditzakezu. Horretarako, idatzi uoper Komandoak leihoan, eta atzetik karakterearen sintaxia. Funtzio hori erabilgarria da formulan karaktere bereziak txertatzeko. Adibidez, uoper %theta x komandoak theta letra minuskula grekoa sortzen du (LibreOffice Math karaktere-jokoaren osagai bat). LibreOffice karaktere-jokoan ez dauden karaktereak ere txerta ditzakezu. Horretarako, aukeratu Tresnak - Ikurrak - Editatu.
Erabiltzaileak definitutako komando bitarrak ere txerta ditzakezu. Horretarako, idatzi boper Komandoak leihoan. Adibidez, y boper %theta x komandoak theta letra minuskula grekoa sortzen du aurretik y eta atzetik x duela. LibreOffice karaktere-jokoan ez dauden karaktereak ere txerta ditzakezu. Horretarako, aukeratu Tresnak - Ikurrak - Editatu.
<?>oplus<?> idazten baduzu Komandoak leihoan, plus eragile zirkularra txertatuko duzu dokumentuan.
Idatzi <?>ominus<?> Komandoak leihoan minus eragile zirkularra txertatzeko.
Idatzi <?>odot<?> Komandoak leihoan puntua eragile zirkularra txertatzeko formulan.
Idatzi <?>odivide<?> Komandoak leihoan zatiketa eragile zirkularra txertatzeko formulan.
Idatzi a wideslash b Komandoak leihoan bi karaktere erdian barra (ezkerretik eskuinera eta behetik gora) dutela sortzeko. Karaktereak antolatzerakoan, barraren ezkerreko karaktereak goian kokatutako dira eta eskuinekoak behean. Komando hori Komandoak leihoko laster-menuan dago erabilgarri.
Idatzi a wideslash b Komandoak leihoan bi karaktere erdian barra (ezkerretik eskuinera eta goitik behera) dutela sortzeko. Karaktereak antolatzerakoan, barraren ezkerreko karaktereak behean kokatutako dira eta eskuinekoak goian. Komando hori Komandoak leihoko laster-menuan dago erabilgarri.
Idatzi sub edo sup Komandoak leihoan indizeak eta potentziak gehitzeko formulako karaktereei; adibidez, a sub 2.
Bi puntu ':' erabili nahi badituzu zatiketa-ikur gisa, aukeratu Tresnak - Ikurrak edo egin klik Tresnak barrako Ikurrak ikonoan. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, egin klik Editatu botoian eta hautatu ikur multzo berezia. Idatzi izen adierazgari bat Ikurra koadroan, adibidez, "zatitu", eta egin klik ikur multzoko bi punturen ikurrean. Egin klik Gehitu botoian, eta ondoren, Ados botoian. Sakatu Ados Ikurrak elkarrizketa-koadroa ixteko. Orain ikur berria erabil dezakezu, kasu honetan bi puntu, Komandoak leihoan haren izena idatziz, adibidez, a %divide b = c.
Komandoak leihoan informazioa eskuz sartzerakoan, gogoan izan zenbait eragilek elementuen artean tarteak behar dituztela egitura egokia izan dadin. Hori oso garrantzitsua da eragiletan leku-marken ordez balioak erabiltzen ari bazara; adibidez, 4 div 3 edo a div b zatiketak eratzerakoan.