Hainbat eragile unario eta bitar aukeratu daitezke LibreOffice Math formula bat eraikitzeko. Unarioa leku-marka bati eragiten dion eragilea da. Bitarra, aldiz, bi leku-marka lotzen dituen eragilea da. 'Elementuak' paneleko behealdean eragile indibidualak bistaratzen dira.Komandoak leihoaren laster-menuak eragile horien zerrenda bat dauka, beste eragile batzuez gainera. 'Elementuak' panelean ageri ez den eragileren bat behar izanez gero, erabili laster-menua edo idatzi komandoa zuzenean Komandoak leihoan.
Hainbat erlazioren artean aukera dezakezu zure LibreOffice Math formula egituratzeko. Erlazio-funtzioak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Gainera, zerrenda laster-menu batean ere badago, Komandoak leihokoan. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren erlazioak, eskuz idatzi daitezke 'Komandoak' leihoan.
Esleitu ezartze-eragile ezberdinak zure LibreOffice Math formulan azaltzen diren karaktereei. Eragile indibidualak 'Elementuak' panelaren behealdean azaltzen dira. Ireki Komandoak leihoko laster-menua funtzio indibidualen zerrenda bera ikusteko. 'Elementuak' panelean ez dauden eragileak zuzenean 'Komandoak' leihoan sartu behar dira. Formularen beste zati batzuk zuzenean txertatu ahal dira, baita horien ikurrak dagoeneko lehendik badaude ere.
Hautatu funtzio bat 'Elementuak' panelaren behealdean. Funtzio horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere badaude. 'Elementuak' panelean ez dauden funtzioak eskuz idatzi behar dira 'Komandoak' leihoan.
Hainbat eragileren artean aukeratu daiteke LibreOffice Math formula bat eraikitzeko. 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira erabilgarri dauden eragile guztiak. Gainera, zerrenda Komandoak leihoaren laster-menuan ere badago. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren eragileak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.
Hainbat atributuren artean aukeratu daiteke LibreOffice Math formuletarako. Zenbait atributu 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Atributu horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere zerrendatzen dira. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan azaltzen ez diren atributuak eskuz idatzi behar dira Komandoak leihoan.
Hainbat kortxete motaren artean aukeratu daiteke LibreOffice Math formula egituratzeko. Kortxete motak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratuko dira. Kortxete horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere zerrendatuko dira. 'Elementuak' panelean edo laster-menuan ageri ez diren kortxeteak eskuz idatzi daitezke Komandoak leihoan.
Hainbat aukera daude LibreOffice Math formula bati formatua emateko. Formatu-aukerak 'Elementuak' panelaren behealdean bistaratzen dira. Aukera horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere zerrendatzen dira.
Erreferentzia-sekzio honek LibreOffice Mathen erabilgarri dauden eragileen, funtzioen, ikurren eta formatu-funtzioen zerrendak ditu. Bistaratzen diren komandoetako asko Elementuak leihoan edo Komandoak leihoko laster-menuan dauden ikonoak erabiliz txertatu daitezke.