LibreOffice 25.2 laguntza
Menu honek diapositiben kudeaketarako eta nabigaziorako komandoak ditu.
Hautatutako diapositiba(k) ezabatzen d(it)u.
Diapositibak atzeko planoko irudi bat badu, aukera honen bidez erabiltzaileak atzeko planoari dagokion irudi-fitxategia gorde dezake.
Fitxategien aukeratzaile bat irekitzen du, irudi-fitxategi bat hautatu eta uneko diapositibaren atzeko planoan ezartzeko.
Diapositiba maisu berria sortzen du. Funtzio hau maisu-ikuspegian soilik dago erabilgarri.
Maisu-ikuspegian sartzeko, aukeratu Ikusi - Diapositiba maisua. Maisu-ikuspegitik irteteko, aukeratu Ikusi - Normala.
Unean hautatutako maisuaren ikuspegia ezabatzen du. Funtzio hau maisu-ikuspegian soilik dago erabilgarri.
Aukera hau erabilita, diapositiba maisuan definitutako atzeko planoko irudia erakutsi edo ezkutatu daiteke.
Aukera hau erabilita, diapositiba maisuan definitutako objektua erakusti edo ezkutatu daitezke.
Elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du diapositiba maisuko honako elementuak gaitu edo desgaitzeko:
Goiburukoa
Data/ordua
Orri-oina
Diapositiba-zenbakia
Diapositiba bat ezkutuan badago, funtzio hau erabilita ikusgai jarri daiteke.
Diapositiba bat ikusgai badago, funtzio hau erabilita ezkutatu egin daiteke.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du uneko diapositibari izen bat eman ahal izateko.
Dokumentuan editatutako azken diapositibara doa.
Uneko diapositibari aplikatu ahal zaizkion lekualdatze-eragiketen zerrenda bat erakusten du:
Diapositiba hasierara: Uneko diapositiba hasierako kokalekura darama.
Diapositiba gora: Uneko diapositiba kokaleku bat gora darama aurkezpenean.
Diapositiba behera: Uneko diapositiba kokaleku bat behera darama aurkezpenean.
Diapositiba amaierara: Uneko diapositiba amaierako kokalekura darama.
Diapositibaz diapositiba joateko erabili daitezkeen funtzioen zerrenda bat erakusten du:
Lehen diapositibara: Aurkezpeneko lehen diapositiba hautatzen du.
Aurreko diapositibara: Unean hautatuta dagoen diapositibaren aurrean dagoen diapositibara doa.
Hurrengo diapositibara: Unean hautatuta dagoen diapositibaren ondoren dagoen diapositibara doa.
Azken diapositibara: Aurkezpeneko azken diapositiba hautatzen du.