LibreOffice 24.8 laguntza
LibreOffice Impressek diagramak, marrazki-objektuak, testua, multimedia eta beste hainbat objektu dituzten diapositiba-aurkezpen profesionalak sortzeko aukera ematen dizu. Nahi izanez gero, Microsoft PowerPointeko aurkezpenak ere inporta eta alda ditzakezu.
Pantailako diapositiba-aurkezpenetan, animazioa, diapositiba-trantsizioa eta multimedia aurkezpenak interesgarriago egiteko tekniketako batzuk dira.
Bektore-grafikoak sortzeko LibreOffice Draw aplikazioko tresna asko LibreOffice Impressen daude erabilgarri.
LibreOffice Impressek txantiloiak eskaintzen dizkizu itxura profesionaleko diapositibak sortzeko.
Diapositibetan hainbat efektu dinamiko ere eslei ditzakezu, animazioa eta trantsizio-efektua barne.
Hainbat ikuspegi edo orrialde diapositiba-aurkezpena diseinatzean egoten dira erabilgarri. Adibidez, diapositiba-sailkatzaileak diapositiben ikuspegi orokorra koadro txikitan bistaratzen du, eta eskuorriaren orrialdeak, berriz, diapositiba eta ikusleei banatu nahi diezun testua bistaratzen ditu.
LibreOffice Impressek aurkezpen kronometratua egiteko aukera ematen dizu.
Pantailako diapositibak eskuorri gisa edo HTML dokumentu gisa argitara ditzakezu.
LibreOffice Impressek diapositiba-aurkezpenak automatikoki edo eskuz egiteko aukera ematen dizu.