LibreOffice 7.3 laguntza
Aukerak barra bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Aukerak.
Saguaren klik egiteko portaera aldatzen du, biraketa-heldulekuak objektuan klik egin eta gero agertu daitezen. Ondoren, egin klik berriro. Arrastatu helduleku bat objektua nahi duzun norabidean biratzeko.
Doitze-lerroak erakutsi edo ezkutatzen ditu objektuak diapositiban lerrokatu ahal izateko. Doitze-lerroak kentzeko, arrastatu diapositibatik kanpora.
Markoak, marrazki-elementuak eta kontrolak sareta-puntuen artean soilik mugituko diren zehazten du. Doitze-saretaren egoera uneko ekintzarako soilik aldatzeko, arrastatu objektua Control teklaCtrl teklari sakatuta eusten diozun bitartean.
Objektu grafikoaren ingerada objektu grafiko hurbilenaren ertzarekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.
Objektu grafikoaren ingerada objektu grafiko hurbilenaren puntuekin lerrokatuko duen ala ez zehazten du.
Gaituta badago testu-objektua klik egin eta berehala editatu daiteke. Desgaituta badago klik bikoitza egin behar da editatzeko.
Saguaren klik egiteko portaera aldatzen du objektuan klik bikoitza egin ahal izateko testua gehitu edo editatzeko.
Aukerak barrako ikono hori aktibatuta badago, objektuak beren atributuekin erakutsiko dira, baina % 50eko gardentasunarekin, haiek mugitu edo arrastatzen dituzunean. Ikonoa aktibatuta ez badago, ingerada besterik ez da erakutsiko arrastatzean, eta objektua atributu guztiekin erakutsiko da saguaren botoia askatzen denean.