Marrazkia barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.
Marrazkia barra ikus dezakezu baita ere testu-dokumentu edo kalkulu-orri batetik. Ikono ikusgaien multzoa piskat desberdinak izan daitezke uneko dokumentu motaren arabera.
Hautatu
Uneko diapositiban objektu bat hautatzeko, egin klik Marrazkia barrako Hautatu tresnan (gezi zuria), eta ondoren, egin klik objektuan.
Objektu bat baino gehiago hautatzeko, sakatu ⇧ klik egiten duzun bitartean.
Beste objektu baten atzean dagoen objektu bat hautatzeko, eduki sakatuta ⌥Alt tekla eta, gero, egin klik objektuan. Pilan azpian dagoen hurrengo objektua hautatzeko, eduki sakatuta ⌥Alt tekla eta, gero, egin klik berriro. Lehen hautatutako objektua berriro hautatzeko, eduki sakatuta ⇧ + ⌥Alt teklak eta egin klik.
Hautatutako objektuari testua gehitzeko, egin klik bikoitza objektuan eta idatzi edo sartu testua.
Hautapena kentzeko, egin klik hautatutako objektutik kanpo eta sakatu Ihes.
Tresna batean klik bikoitza egiten baduzu, tresna hori behin eta berriz erabili ahal izango duzu. Klik bakar bat egiten baduzu tresnan, azkeneko hautapenera itzuliko da, ataza osatu ondoren.
Uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan laukizuzen betea marrazten du. Egin klik laukizuzenaren izkina kokatzea nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamaina lortzen duen arte. Karratua marrazteko, sakatu ⇧ arrastatzen duzun bitartean.
Uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan obalatu betea marrazten du. Egin klik obalatua marraztea nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamaina lortzen duen arte. Zirkulua marrazteko, sakatu ⇧ arrastatzen duzun bitartean.
Ireki Lotura-marrak tresna-barra. Horren bidez lotura-marrak gehi diezazkiekezu uneko diapositibako objektuei. Lotura-marra objektuak elkartzen dituen marra da, eta objektuak lekuz aldatzean erantsita gelditzen da. Lotura-marra duen objektua kopiatzen baduzu, lotura-marra ere kopiatu egiten da.
Opens the 3D Objects toolbar. The objects are three dimensional, with depth, illumination, and reflection. Each inserted object initially forms a 3D scene. You can press F3 to enter the scene. For these 3D objects, you can open the 3D Effects dialog to edit the properties.
Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki banatu daiteke.
Distribute
Itzala
Hautatutako marrazkian itzal bat gehitzen du. Objektua oraindik itzal bat bada, itzala kendu egingo da. Objekturik hautatuta ez dagoenean ikono honetan klik egiten baduzu, itzala marrazten duzun hurrengo objektuan gehituko da.