Erregelak

LibreOffice Impressen laneko arearen ezkerreko eta goiko ertzetan, erregela bertikala eta horizontala erabil ditzakezu diapositiba sortzen laguntzeko. Diapositibaren area estaltzen duten erregelen sekzioak zuriak dira.

Iradokizun-ikonoa

Objektu bat hautatutakoan, haren neurriak marra bikoitz gris gisa bistaratzen dira erregeletan. Objektuari tamaina zehaztasunez aldatzeko, arrastatu marra bikoitzetako bat erregelako beste kokaleku batera.


Diapositiban testu-objektu bat hautatutakoan, koskak eta tabulazioak erregela horizontalean bistaratzen dira. Testu-objektuaren koska- edo tabulazio-ezarpenak aldatzeko, arrastatu koska edo tabulazio-markatzailea erregelako beste kokaleku batera.

Erregelako kaptura-lerro bat ere arrasta dezakezu objektuak diapositiban lerrokatzen laguntzeko. Kaptura-lerroa erregela erabiliz txertatzeko, arrastatu erregelaren ertza diapositibara.

Erregelak erakutsi edo ezkutatzeko, aukeratu Ikusi - Erregelak.

Erregelarentzako neurri-unitateak zehazteko, egin klik eskuineko botoiaz erregelan, eta aukeratu unitate zerrendatik.

Erregelen jatorria (0 puntua) aldatzeko, arrastatu bi erregelen goiko, ezkerreko izkinako ebakidura laneko areara. Gida bertikala eta horizontala agertuko dira. Jarraitu arrastatzen gida bertikala eta horizontala jatorri berria egotea nahi duzun lekuan egon arte, eta orduan, askatu botoia. Erregelen jatorriak balio lehenetsietara leheneratzeko, egin klik bikoitza ebakiduran.

Diapositibaren marjinak aldatzeko, arrastatu erregeletako area zurien ertza.

Emaguzu laguntza!