LibreOffice 7.3 laguntza
Testu-formatua barra bistaratzeko, kokatu kurtsorea testu-objektuaren barruan.
Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.
Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. LibreOffice(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, ondorengo izendun letra-tipoa erabiliko du programak.
Hautatutako testua lodi bihurtzen du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoa lodi bihurtzen da. Hautapen edo hitz bat oraindik lodi badago, formatua kentzen da.
Hautatutako testuak letra etzana izango du. Kurtsorea hitz baten gainean badago, hitz osoak letra etzana izango du. Hautapenak edo hitzak oraindik letra etzana badu, formatua kentzen da.
Egin klik hautatutako karakterei uneko letra-kolorea aplikatzeko. Hemen ere klik egin dezakezu, eta ondoren hautapena arrastatu testu-kolorea aldatzeko. Egin klik ikonoaren alboko gezian Letra-kolorea tresna-barra irekitzeko.
Hautatutako paragrafoak orrialdearen ezkerreko eta eskuineko marjinekin lerrokatzen ditu. Nahi baduzu, paragrafo baten azken lerrorako lerrokatze-aukerak ere zehaztu ditzakezu Formatua - Paragrafoa - Lerrokatzea aukeraren bidez.
Hautatutako paragrafoaren gaineko paragrafo-tartea handitzeko, egin klik Handitu tartea ikonoan.
Hautatutako paragrafoaren gaineko paragrafo-tartea txikitzeko, egin klik Txikitu paragrafo-tartea ikonoan.
Esleitu buletak hautatutako paragrafoei edo kendu buletak dituen paragrafotik.
Hautatutako paragrafoa maila bat igotzen du zenbakitzearen edo buleten hierarkian.
Hautatutako paragrafoa maila bat jaisten du zenbakitzearen edo buleten hierarkian.
Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.
Hautatutako testuaren letra-tamaina handitzen du.
Hautatutako testuaren letra-tamaina txikitzen du.