LibreOffice 25.2 laguntza
LibreOffice aplikazioko tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen da informazio orokor honetan.
Marrazkia barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.
Eskema-ikuspegian, 'Eskema' barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.
Diapositiba-sailkatzailea ikuspegian, Diapositiba-sailkatzailea barra erabil daiteke.
Marra eta betetzea barrak uneko ikuspegian aplika ditzakezun komandoak eta aukerak ditu.
Diapositiba-ikuspegia barra diapositiba-sailkatzailearen ikuspegiaren bidez irekitzen da.
Taula barrak taulekin lan egitean behar diren funtzioak ditu. Kurtsorea taularen barrura eramatean agertzen da.
Testu-formatua barra bistaratzeko, kokatu kurtsorea testu-objektuaren barruan.
Erabili Irudia barra hautatutako objektu grafikoaren kolorea, kontrastea eta distira ezartzeko.
Editatu puntuak barra agertzen da poligono bat hautatu eta Editatu puntuak aukeran klik egiten denean.
Kurba edo kurba bihurtutako objektu baten puntuak editatzeko aukera emango dizute erabilgarri dituzun funtzioek. Ikono hauek dituzu erabilgarri:
Erakutsi edo ezkutatu Kolorea barra. Bistaratzen den kolore-taula aldatzeko, aukeratu Formatua - Area eta egin klik Koloreak fitxan.
Dokumentuari buruzko informazioa bistaratzen du egoera-barrak, une honetan hautatutako objektua barne. Egoera-barrako elementu batzuetan klik bikoitza egin dezakezu dagokien elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Gehitu objektuak (diagramak, kalkulu-orriak eta irudiak barne) zure dokumentuari.
Sailkapena barrak dokumentuen tratamendu seguruan laguntzeko tresnak ditu.
Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice aplikazioak eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.