Diapositiba-aurkezpena
Aurkezpena exekutatzeko komandoak eta aukerak ditu.
Diapositiba-aurkezpena hasten du.
Diapositiba-aurkezpenaren ezarpenak definitzen ditu, aukera hauek barne: zein diapositibatik hasi, hurrengo diapositibara nola joan, aurkezpen mota eta erakuslearen aukerak.
Diapositiba-aurkezpena beheko ezkerreko izkinan kronometroa duela hasten da.
Diapositiba-aurkezpenean objektu batean klik egitean nola jokatzen duen zehazten du.
Hautatutako objektuei efektuak esleitzen dizkie.
Diapositiba-aurkezpenean diapositibak bistaratzean erreproduzitzen den efektu berezia definitzen du.
Hautatutako diapositiba ezkutatzen du, diapositiba-aurkezpenean ez bistaratzeko.
Diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu bat definitzen du uneko aurkezpeneko diapositibez baliatuta. Diapositibak aukeratu ditzakezu hartzaileen beharretara egokitzeko. Nahi adina diapositiba-aurkezpen pertsonalizatu sortu daitezke.