LibreOffice 7.3 laguntza
Dokumentuan objektuekin lan egiteko komandoak ditu.
Hautatutako objektua biratzen du.
Hautatutako hiru objektu edo gehiago uniformeki banatzen ditu ardatz horizontalean edo ardatz bertikalean. Objektuen arteko tartea ere uniformeki banatu daiteke.
Hautatutako objektuari izen bat esleitzen dio. Horrela, azkar aurki daiteke objektua Nabigatzailean.
Hautatutako taldea irekitzen du. Horrela, objektu indibidualak edita daitezke. Hautatutako taldean talde habiaratuak badaude, komando hau azpitaldeetan errepika daiteke.
Hautatutako bi objektu edo gehiago forma bakarrean konbinatzen ditu.Elkartutakoan ez bezala, konbinatutako objektuek pilatze-ordenako azpi-azpiko objektuaren propietateak hartzen dituzte. Konbinatutako objektuak banan ditzakezu, baina jatorrizko objektuaren propietateak galdu egingo dira.
Konbinatutako objektua objektu indibidualetan zatitzen du. Lortzen diren objektuek konbinatutako objektuaren marra- eta betetze-propietate berak dituzte.
Marra edo Bézier kurba sortzen du bi marra edo gehiago, Bézier kurbak edo beste objektu batzuk marrarekin konektatuz. Betegarria duten itxitako objektuak marra bihurtzen dira eta betegarria galtzen dute.